EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

23:37

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Patxi Lopez: 'Abentura sozialista ez da oraindik bukatu'

Iker Gonzalez

Lehendakariak nabarmendu duenez, “nazionalistek bi indarren -EH Bildu eta EAJ- arteko lehia zegoela ikusi du eta horrek mugiarazi du hautesleria”.

07:09
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren idazkari nagusiak onartu egin du emaitzak ez direla espero zituztenak baina, esan duenez, "Euskadin ez da abentura sozialista bukatu hauteskunde hauekin".

Lopezek Bilbon egin ditu adierazpenok, hainbat alderdikiderekin batera hauteskunde-gaua jarraitzeko bildu den hotelean. PSE-EEk 25 eserleku zituen Eusko Legebiltzarrean, eta oraingo hauteskundeetan 16 baino ez dituzte lortu.

Lehendakariak adierazi du, emaitzak jakin bezain laster, Iñigo Urkullu irabazi duen lehendakarigaiari deitu diola zorionak emateko.

Lehendakariak nabarmendu duenez, "nazionalistek bi indarren -EH Bildu eta EAJ- arteko lehia zegoela ikusi du eta horrek mugiarazi du hautesleria". PSE-EEk, ordea, ez du hautesleria mugiaraztea lortu eta "horrek lortutako emaitzen zergatia azaltzen du".

Lehengo eta behin, Lopezek jardunaldia normaltasun osoz igaro dela esan du, berak boza ematera joan denean bizi izan dituen istiluak salbu. Lopezek ika-mika izan du hautesleku batean presoen pankartak zeramatzan talde batekin.

Lopezen esanetan, "parte-hartzeak behera egin du, eta horrek guztiok kezkatu beharko gintuzke, politikak gizartearen nahiak adierazteko modu bakarra izaten jarraitzen duelako".

"Seguruenik krisialdiaren lazkeriak eragin duela parte hartzerakoan, eta guztion lana da herritarren konfiantza berreskuratzea", gaineratu du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena