EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Euskal hauteskundeak
Iker Gonzalez
EAJren lehendakarigaiak, hauteskundeen ostean egindako lehengo agerraldian, Euskadi ez dela sozial eta politikoki baztertuko nabarmendu du.
Iñigo Urkullu Eusko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak "akordio zabal, anitz eta egonkorren" alde egin du Sabin Etxean (Bilbo), "Euskadiren erronkek eskatzen" baitituzte.
Gainera, nabarmendu duenez, "gaur, historian lehenengoz, euskal gizarteak egoera demokratikoan aukeratu ditu ordezkariak. ETAren mehatxurik gabe, aukera guztiak parte hartuz. Orain, alderdioi dagokigu emaitzak Euskadirentzako egitasmo bilakatzea.
Iñigo Urkullu Eusko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak akordio zabal, anitz eta egonkorren alde egin du Sabin Etxean (Bilbo), "Euskadiren erronkek eskatzen" baitituzte.
Egungo euskal politikaren hiru zutabeak izan ditu hizpide: krisi ekonomikoa, bakea eta elkarbizitza, eta "egitasmo politiko berri bat Euskadirentzat".
Gainera, nabarmendu duenez, "gaur, historian lehenengoz, euskal gizarteak egoera demokratikoan aukeratu ditu ordezkariak. ETAren mehatxurik gabe, aukera guztiak parte hartuz. Orain, alderdioi dagokigu emaitzak Euskadirentzako egitasmo bilakatzea".
Elkarbizitzaren inguruan, "ez da elkarren kontra egingo, herri hau denon artean eta denontzat eraikiko ditugu. Euskadi ez da sozial eta politikoki baztertuko", adierazi du ordezkari jeltzaleak.
"Aldebakarreko erreformak eta birzentralizazioa saihestuko dugu. Europa gara gu eta gure etorkizuna Europa da. Biharkoa lan eguna daukagu, Euskadi aurrera ateratzeko", Urkulluren esanetan.
"Azken urtotan EAJren alde egin duzuenon lanaren fruitua da garaipena; eskerrik asko, benetan", izan da Iñigo Urkulluren agurra.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa