EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:24

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Merkel 'zorroztasunez' tratatzeko eskatu dio Rubalcabak Rajoyri

Erredakzioa

Perez Rubalcaba Gasteizko Mendizorroza polikiroldegian izan da gaur, EAEko hauteskunde kanpainako bere lehen ekitaldian, Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiarekin batera.

01:19
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orokorrak Mariano Rajoyri eskatu dio Angela Merkel Alemaniako kantzilerra "zorroztasunez" tratatzeko, "Espainiako langabeekin eta pentsiodunekin egiten duen moduan".

Perez Rubalcaba Gasteizko Mendizorroza polikiroldegian izan da gaur, EAEko hauteskunde kanpainako bere lehen ekitaldian, Patxi Lopez PSE-EEko lehendakarigaiarekin batera.

Merkelen aurrean "indartsu" agertzeko eskatu dio Rubalcabak Rajoyri. "Ezin da ahul dauden espainiarren aurrean indartsu agertu eta Alemaniako indartsuekin, berriz, ahul", adierazi du.

Europan "Espainiaren alde" egin behar duela iritzi du Rubalcabak. Rajoyren Gobernuak aplikatutako politika ezberdinek "gosea" ekarriko dute, PSOEko buruzagiaren iritziz. "Gosea gaurko eta gose gehiago biharko", gaineratu du.

EAEko eta Galiziako kanpainak bukatuta, "pentsioak ez dituela egokituko" iragarriko du Rajoyk, Rubalcabaren hitzetan.

Rubalcabaren hitzetan, PPk "sufrimendua" baino ez du eragin Gobernuan eman dituen 10 hilabeteetan; sufrimendua langileentzat, emakumeentzat, pentsiodunentzat eta gazteentzat, "bizitzak okerrera egin baitu eskuineko politiken ondorioz".

PSOEren liderrak esan duenez, "frentismoaren eta sektarismoaren garaiak ez dira Euskadira itzuli behar", eta azpimarratu egin du Euskadik krisia atzean utziko du "Espainiarekin eta Europarekin batera", eta ez independentziarekin.

Lopez: 'Urkulluk artazia ezkutatuan dauka'

Ekitaldi politikoan, Patxi Lopez lehendakarigaiak gogor kritikatu ditu Gobernuak egindako murrizketak, eta EAJk gauza bera egingo duela adierazi du Ajuria Eneara iritsiz gero, nahiz eta orain "artazia ezkutatuta duen".

Lopezek azaldu duenez, aurrekontuak murrizten direnean "murrizketa horiek betikoen bizitzan eragiten dute". Bere ustez, EAJk "uste du herriaren jabe direla eta euskal herritartasunaren ziurtagiriak ematea euren eskumena dela".

Patxi Lopez promestu egin du euskal sozialistek ez dute inoiz "burua makurtuko" ezta "bigarren mailako euskal herritarrak"garela onartuko. Lehendakariaren hitzetan, gai horretan ez du "atzerapausorik emateko asmorik", hil egiten zituztenean ez zutelako horrelakorik egin eta orain, "libre" direla, ez dute berriro egingo.

Hautagai sozialistak gaineratu egin du "EAJren deriba soberanistak ez duela EH Bildu baretuko", koalizio abertzalea izango baita Urkulluren alderdia "arrastaka" eramango duena, jeltzaleak "preso" hartuta.

Informazio osagarria

Hautagai guztiak

Botoaren bilakaera

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena