EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
U-21
Erredakzioa
Gorka Maneirok lehendakarigaiak gogora ekarri duenez, Bankiak Espainiako historiako “erreskaterik handiena” behar izan du.
Bankiaren iruzurraren aurrean alderdiek duten gabezia salatu du UPyDk. Irudia: EITB
Informazio gehiago (1)
Gorka Maneiro UPyDren lehendakarigaiak PPren, PSOEren, EBren, CCOOren eta UGTren gabezia salatu du Bankiaren "iruzurraren" aurrean eta, esan duenez, bere alderdia bakarrik dago borroka honetan gainerakoak "saltsan daudelako".
UPyDk Gasteizko Caja Madrid-en egoitzaren aurrean egin du euskal hauteskunde-kanpainako ekitaldia, Bankia osatzen duten kutxetako bat delako.
UPyDren zenbait alderdikidek lehendakarigaia babestu eta "faltsutzea kontuetan", "iruzurra", "gauzen balioak gora egiteko manipulazioa" hitzak zituzten kartelak eraman dituzte eskuetan, horiek baitira UPyDk Bankiako kontseilarien kontra salaketa jartzeko erabili dituen argudioak.
Maneirok gogora ekarri duenez, Bankiaren zorrak Espainiako historiako "erreskaterik handiena" behar izan du, 23.000 milioi euro baino gehiago, eta hiritar espainiarrek ordaindu beharko dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa