EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
U-21
Erredakzioa
Euskal estatu independente batean pentsatzea "barregarria" eta "astakeria" dela azpimarratu du UPyDko lehendakarigaiak.
UPyDren ekitaldia Argazkia: eitb.com
Informazio gehiago (2)
"EH Bildu demokraziaren aurkako alderdi bat" dela esan du Gorka Maneiro UPyD alderdiko lehendakarigaiak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan. Halaber, koalizioak Gipuzkoan "faxismo linguistikoa" egiten ari dela salatu du. Horren ildoan, "elebitasun boluntarioa" defenditu du, "euskararen ezagutza inori ez inposatzeko, eta beharrezkoa ez den administrazioko zenbait postutan inori ez exijitzeko".
Euskal estatu independentea posible dela pentsatzea, "zentzugabekeria barregarria" dela uste du Maneirok, eta etorkizuna "Espainia, Europa eta Batasuna" direla nabarmendu ditu.
UPyD alderdiak euskal erakundeak erreformatu, hizkuntza politika aldatu eta erakunde, enpresa eta fundazio publikoak murriztu nahi dituela berretsi du. Hauteskundeen ondoren, EH Bildurekin akordio lortzea errefusatu du, koalizioa "demokraziaren aurka dagoelako".
Patxi Lopez lehendakariari babesa eman ziola gogoratu du Maneirok, "Euskadik behar zituen aldaketak bultzatzeko". Baina, hilabeteak igaro eta agindutakoa bete ez zuela ikusita, oposiziora joan eta sozialisten jarduna kritikatu duela gaineratu du.
Independentzia
Independentziaren inguruan duen iritzia galdetuta, "batzea banatzea baino hobe" dela azaltzearen alde agertu da: "Egungo eta etorkizuneko Europan, mugarik ez duen Europa honetan, euskal estatu independente bat posible dela pentsatzea zentzugabekeria da".
Arratsaldeko ekitaldia
Maneirok "bankuak erreskatatzea proposatzen duten alderdien aurrean" bere alderdiak "herritarrak erreskatatzea" proposatzen duela nabarmendu du. Halaber, Kontu Publikoen Auzitegiaren 2011ko udal-hauteskundeen azken txostenaren arabera, UPyD "alderdi politiko garden" bakarra dela azaldu du.
Maneirok adierazpenok egin ditu hauteskunde propaganda banatu eta Amurrioko (Araba) herritar batzuekin hitz egin ostean.
UPyDko Euskadiko bozeramaileak esan duenez, berea beste alderdiekin alderatuz gero "oso ezberdina" da, aldaketa "sakonak" egitearen alde dagoelako, leku guztietan printzipio bera defendatuz. "Berdin zaigu, Amurrion, Laguardian, Gasteizen, Bilbon edo Donostian hitz egitea, ideia berberak babesten ditugulako kanpainan eta hortik kanpo", nabarmendu du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa