EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Subiranotasunaren eztabaida
Erredakzioa
PSE-EEren lehendakarigaiaren esanetan, Ibarretxe Plana berreskuratzeak "haustura" ekarriko luke euskal gizartean.
Informazio gehiago (2)
Patxi Lopez lehendakari eta PSE-EEren hautagaiak adierazi duenez, "norbaitek arrazoi ekonomikoak direla eta eskatzen badu independentzia, historia osoko negoziorik txarrena egingo du". Gainera, Ibarretxe Plana berreskuratzeak "haustura" ekarriko duela ohartarazi dio Iñigo Urkullu EAJren lehendakarigaiari.
Forum Europak antolatutako gosari-informatibo batean, buruzagi sozialista hautagai jeltzaleari zuzendu zaio, eta "plan independentistak" proposatu nahi baditu, PSE-EE "aurrez aurre" izango duela esan dio.
Lehendakariak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentearentzat ere izan ditu hitzak, eta "herrialdea hausten dituen itun fiskalak" eskatzea "insolidarioa" dela nabarmendu du.
Lopezi "ez zaio inporta" Konstituzioa erreformatzea, betiere akordioaren bidez egiten bada, Trantsizioaren "espiritua" errespetatzen bada eta helburua Espainia "deszentralizatzea" bada, "apurtzea" baino gehiago.
ETAren agiria
Bestalde, Lopezek errefusatu egin du ETAk gaur argitaratutako agiria baloratzea, "publizitatea ez egiteko".
Nolanahi ere, euskal herritarrei "sufrimendua" ekartzen dietenak Espainiako eta Frantziako estatuak direla esatea "sarkasmo handia" dela iritzi dio, ETAk "40 urtez sufrimendua, indarkeria eta heriotza sortu" baino ez baitu egin.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa