EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

13:19

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Estatu eredua

Urkulluk ez du 'dibortzioa' nahi, 'Espainiarekin elkarbizitzea' baizik

Erredakzioa

Lehendakariagai jeltzalearen esanetan, Euskadi "herrialde osoa" izatea da EAJren helburua.

  • Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalea. EFE

    Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalearen esanetan, EAJk Euskadi "herrialde osoa" izatea eta Europan barneratuta egotea nahi du. Dena dela, "dibortzioa" baino gehiago, "Espainiako Estatuarekin elkarbizitzea" proposatuko dutela gaineratu du.

Ekonomia Berria gosari-informatiboan eskainitako hitzaldi batean, Urkulluk "hiru hamarkadaz egindako arazoak onartzeko garaia" dela adierazi du.

Horren ustez, Espainiaren, Kataluniaren eta Euskadiren arazoak ezberdinak dira, eta konponbideak, beraz, ezberdina izan behar du, betiere elkarrizketa eta akordioak oinarri. "Bizikidetza elkarri errespetatuta baino ez da lortzen", ohartarazi du.

"Bizimodu partekatuak elkarri errespetu solidarioa izanda baino ez du zentzurik", nabarmendu du.

Urkulluren hitzetan, "inboluzio autonomiko" garaian gaude, eta Euskadik ez du onartuko "kafea denontzat" [Trantsizioan oso ezaguna egin zen adierazpen bat] "denok kafe gabe" bihurtzea.

"Kiebran dagoen Estatu eredu hau diseinatu eta kudeatu zutenak dira zorigaiztoko emaitza hauen erantzuleak, eta ez Euskadiko herritarrak", erantsi du.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena