EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:03

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Estatu eredua

Urkulluren ustez, Kontzertu Ekonomikoa berrikusteko unea izan daiteke

Erredakzioa

Eusko Alderdi Jeltzalearen lehendakarigaiak uste du irekita dagoela estatu ereduaren eta Europa gobernatzeko ereduaren eztabaida.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiak azpimarratu du "erabat irekita" dagoela estatu ereduaren eta gobernu europarraren eraikuntzaren gaineko eztabaida. Ildo horretan, Kontzertu Ekonomikoa berrikusteko unea izan daitekeela uste du.

Gaur goizean TVE-1 kateari eskaini dion elkarrizketan Urkulluk azpimarratu duenez, EAJren helburua "geroz eta burujabetza eta autogobernu gehiago izatea da. 1979an trantsizio garaian instituzionalizazio prozesua abiatu genuen, eta estatu espainiarreko zein Europar Batasuneko marko sozial, politiko eta instituzional berrira egokitzen jarraitu behar dugu. Halaber, Iñigo Urkulluren hitzetan, haren alderdiak gobernantza europarrari begiratzen dio, eta "Euskadi Europako nazio" gisa ikusten dute. 

Europar Batasunak Euskadiko zerga sistema onartzen du, baina aldaketak behar ditu, EAJko lehendakarigaiaren hitzetan. "Aurrera egin, eta zergak biltzeko ahalmena handitu behar dugu", azpimarratu du. Hitzartutako eta zeharkako zergen alorrean zer hobetu asko dago, EBBko presidentearen arabera, eta horrek "ekonomia sortzen lagundu lezake".

Autogobernuaren harira, EAJ alderdiak akordio zabala lortu nahi du Euskal Herriko sentsibilitate politikoen artean etorkizuneko norabidea erabakitzeko.

"Ibarretxe Plana" berreskuratu nahi duela dioten horiei erantzunez, "Errespetu falta da" 2004an "Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartu zuen estatutu berria estigmatizatzea", esan du Urkulluk. Erreforma horren helburua Gernikako Estatutua eraberritzea zela gaineratu du, gobernu zentralak behin eta berriz hausten zuela ikusita.

Alderdi Eguna
Eusko Alderdi Jeltzaleak irailaren 30ean ospatuko du Alderdi Eguna Forondako zelaietan, eta hiru ardatz nagusi izango ditu: krisiaren amaiera, autogobernua eta bakea.

"Euskadi berpiztu" lemapean egingo den jaia autogobernuari eta normalizazio politikoari bultzada emateko, eta Euskadiko bizikidetza hobetzeko baliatu nahi du EAJko zuzendaritzak.

Pilar Garcia de Salazar EAJko zuzendaritzako idazkariak jakinarazi duenez, datorren igandean Forondako zelaietan 100.000 militante eta jarraitzaile biltzea aurreikusten dute.



Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena