EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

14:01

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U-21

Patxi Lopez: 'Hurrengo belaunaldiaren bizitza erabakiko dugu'

Erredakzioa

Lopezen ustez, herritarrek “zerbitzu publikoak suntsitzen dituzten politika eskuindarren eta sozialisten elkartasun eta aurrerapen proposamenaren artean erabaki beharko dute urriaren 21ean”.

  • Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB.

    Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Patxi Lopez lehendakariak gutun bat bidali die PSE-EEko afiliatuei, EAEko urriko hauteskundeetan euskal herritarren “hurrengo belaunaldiaren bizitza” erabakiko dela ohartarazteko.

Lopezen ustez, herritarrek “zerbitzu publikoak suntsitzen dituzten politika eskuindarren eta sozialisten elkartasun eta aurrerapen proposamenaren artean erabaki beharko dute urriaren 21ean”.

“Nortasunaren inguruko eztabaida zaharra edo herri zatitu bat edo euskal gizarte tinko eta solidario bat nahiago duten erabakiko dute euskal herritarrek”, lehendakariaren ustez.

“Noizbehinka hurrengo belaunaldiaren bizitza erabakitzeko uneak izaten dira”, esan du Patxi Lopezek.

“Azken hiru urteetan lortutakoa eta Euskadin egiten jarraitu nahi duguna” defendatzeko eskatu die lehendakariak PSE-EEko afiliatuei gutun horretan.

Jaurlaritzan emandako urteetan lortutakoak nabarmendu ditu lehendakariak: Sozialistek “normaltasuna eta lasaitasuna ekarri” dutela eta “krisiari aurre egin” diotela azpimarratu du lehendakariak, eta zerbitzu publikoak defendatu dituztela eta “denentzat” gobernatu dutela gaineratu du.

Azkenik, hauteskunde-kanpaina “oso gogorra” izango dela esan du Patxi Lopezek, eta, horregatik, afiliatuei “gogor” lan egiteko eskatu die, PSE-EEren egitasmoa “defendatu” eta euskal gizartearen babesa lortzeko.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena