EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
Aurrekanpaina
Erredakzioa
PSE-EE proposamena gainontzeko alderdienekin kontrajarri du: Pprena, "murrizketak bata bestearen atzetik"; EAJrena, "murrizketak euskal eran"; eta Bildurena, "kudeaketa falta, zaborra".
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Patxi Lopez lehendakariaren iritziz, EAJk eta PPk etorkizunean "elkar uler dezakete" eta datorren legegintzaldirako Gobernu ituna egin, izan ere, biak murrizketen alde daude "eta dirua hizpide izan den bakoitzean, eskuineko bi alderduak oso ados jarri dira".
Patxi Lopezek urriaren 21eko hauteskundeen ostean izan daitezkeen itun guztiak aztertu ditu, ETAren indarkeriarik gabe egingo diren lehen hauteskundeetan, alegia. Inkesten arabera, Legebiltzarrean gehiengo abertzalea izango da, eta alderdi bozkatuena, EAJ. Haren atzetik, EH Bildu, PSE-EE eta PP.
Lehendakariaren ustez, lau eredu ezberdin daude aukeratzeko: PPrena, "murrizketak bata bestearen atzetik"; EAJrena, "murrizketak euskal eran"; Bildurena, "kudeaketa falta, zaborren eredua"; eta, azkenik, PSE-EErena.
PSE-EEren ereduaren harian, Eusko Jaurlaritzak ezarritakoa, oinarria "doitzean, eraginkortasunean, eta defizitaren konpromisoekin eta helburuekin betetzean" dago, baina Ongizatearen estatua eta "etorkizuna bermatzen duten laguntzak" kendu barik.
Urkullu eta murrizketak
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak murrizketen inguruan esandakoa gogora ekarri du Lopezek. Izan ere, Mariano Rajoyk "egin behar zuena egin du" esan zuen jeltzaleen ordezkariak bere blogean, eta "hezkuntza-tasak igotzea eta osasuna garestitzearen alde" egin zuen baliabide gehiago izateko. CIUk Katalunian egin dituen murrizketen oso antzekoak, Lopezen esanetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa