EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

15:59

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskundeak

Ares: 'Eginkizunak beteta, lasai utziko dut kargua'

Erredakzioa

Herrizaingo sailburuak Jaurlaritza utzi du, PSE-EEren kanpaina koordinatzeko. Idoia Mendia, Justizia eta Herrizaingo sailburua.

02:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak astelehenean Eusko Jaurlaritza utziko duela iragarri du gaur, PSE-EEren hauteskunde kanpaina koordinatzeko.

Aresek berak prentsaurrekoan azaldu duenez, lehendakariak batu egingo ditu Herrizaingo eta Justizia sailak, eta Idoia Mendia izango da sailburua.

Orain arte Ertzaintzaren burua izandakoak "pozik" eta "lasai" utzi du Herrizaingo Saila, eginkizunak "bete" egin dituelakoan. Erabakia hartzea "zaila" izan bada ere, "zuzena" dela iritzi dio.

PSE-EEren hauteskunde kanpaina koordinatzea eta Herrizaingo sailburua izatea legez "bateragarriak" direla zehaztu duen arren, "ikuspuntu etikotik eta politikotik" bi karguetan jarraitzea desegokia dela uste du. Izan ere, Herrizaingo Sailak hauteskunde prozeduren eskuduntzak ditu.

Aresek "pribilegiatu"tzat jo du bere burua, "ETAren jardueraren amaiera bizi egin baitut".

Zeregin horretan, Aresek goratu egin ditu Ertzaintzak eta Estatuko Segurtasun Indarrek egindako lana eta Eusko Jaurlaritzaren "zero tolerantzia politika".

Gainera, egun Euskadiko kaleetan "gozatzea eta elkarbizitzea" posible dela eta biktimen sufrimendua aitortzeko bidean aurrerapauso "asko" egin dituztela esan du.

Bere ibilbideko "une zailena" Iñigo Cabacas gaztearen heriotza (Ertzaintzaren pilotakada batek jota hil zen) izan dela nabarmendu du.

"Ezintasuna, amorrua eta mina sentitu nuen", adierazi du. Dena dela, gertakizun horrek halakorik ez errepikatzeko behar beste erreformak sustatzeko "irmotasuna" eman ziola erantsi du.

Ikerketari dagokionez, "azkeneraino" eramateko konpromisoa berretsi du, eta epailearekin kolaboratzeko prest agertu da.

Sailburuak bere agintaldian ETAk hildako lau agenteak ere gogora ekarri ditu: Eduardo Puelles Espainiako poliziaburua, Carlos Saenz de Tejada eta Diego Salva Lezaun guardia zibilak eta Jean-Serge Nerin jendarmea.

Baztertu egin du 'kale borroka' itzuli izana

Bestalde, Aresek baztertu egin du 'kale borroka' berpizten ari denik, baina Okondoko erasoa gaitzesteko eskatu dio EH Bilduri.

Sailburuaren hitzetan, "argi dago" aurrerapauso "asko" eman ditutela kale erasoen eta "kaleetan istiluak sortu nahi dituztenen aurkako borrokan", eta hori "Ertzaintzaren lanaren, herritarren gaitzespenaren eta irmotasun demokratikoaren politikaren ondorio" izan dela argudiatu du.




EAEko hauteskundeak urriaren 21ean izango dira, eta hauteskunde kanpaina urriaren 5ean hasiko da.



Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena