EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:27

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Hauteskundeak EAEn

Hauteskunde prozesuaren epeak

Erredakzioa

Legebiltzarra baliogabetzen duen dekretua sinatu ostean, urriaren 21ean bukatuko den hauteskunde prozesurako epeak martxan daude jada.

01:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurreko asteartean hauteskundeetarako deia iragarri ostean, hauteskundeetara dei egiten duen dekretua sinatu du lehendakariak eta Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara dei egiten duen 12/2012 Dekretua argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Gaur bertan argitaratu denez, hauteskundeak 2012ko urriaren 21ean egiteko deia ofiziala da dagoeneko.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotakoren arabera, hauteskunde kanpainak 15 egun iraungo du, urriaren 5etik 19ra, eta hausnarketa-eguna ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik urtebete beteko den egunean izango da, urriaren 20an, hauteskunde-egunaren bezperan, alegia.

Probintzia bakoitzak 25 legebiltzarkide hautatuko ditu.

Gaur bertan ireki da epea urriaren 11ra arte posta bidezko botoa eman nahi dutenek eskaera egin ahal izateko eta atzerrian bizi direnek abuztuaren 28tik irailaren 22ra arte izango dute aukera.

Irailaren 22an hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egingo da.

Hauteskundeetara aurkeztu nahi duten alderdiek dekretua argitaratu eta hamabosgarren eta hogeigarren egunaren bitartean aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak hauteskundeetarako hiru probintzia batzordeetan. Hautagaiak irailaren 24an izendatuko dituzte.

Euskal alderdiek jada izendatu dituzte lehendakarigaiak.

Iñigo Urkullu izango da Eusko Alderdi Jeltzalearen buru.

Sozialisten artean, nahiz eta oraindik ofizialki alderdiak izendatu ez, inork ez du zalantzarik hautagaia Patxi Lopez izango dela.

Antonio Basagoitik popularren aurpegi nagusi bezala errepikatuko du.

Euskal Herria Bildu koalizioak Laura Mintegi izango du zerrendaburu, hauteskunde lehiako emakume bakarra.

Mikel Arana izango da Ezker Anitza-IU alderdiaren lehendakarigaia eta azkenik, UPyD alderdiak Gorka Maneiro aurkeztuko du.

Hauteskundeetako emaitzen publikazio ofiziala hauteskundeak egin eta hamar egunera izango da eta orduan hasiko da Legebiltzar berria eratzeko prozedura.

Hauteskundeetako Batzordeak zenbaketa urriaren 27tik 31ra egingo du, eta azaroaren 4 eta 10 bitartean hautatutako karguak aldarrikatuko dituzte. Behin-betiko izendapena azaroaren 11 eta 24 bitartean egingo dute, helegite guztiak jartzeko epeak bukatu ostean. Era honetan, abendu erdi inguruan Legebiltzarra eratu eta ofizialki hamargarren legegintzaldia hasiko lirateke.


Hautesle-errolda

Urriaren 21eko hauteskundeetan, 1.775.750 dira bozkatzeko eskubidea izango duten euskal herritarrak. Hurrengo legegintzaldirako 75 legebiltzarkideak aukeratuko dituzte.

2009. urtean baino gutxiagok bozkatu ahal izango dute, beherapena oso nabarmena ez den arren. Hiru lurralde historikoen artean, Bizkaian jaitsi da hautesle-errolda; 952.818 izatetik 949.704 izatera pasa dira.

EAEko hauteskunde-batzordeetako 110 kideek ikuskatu dute astearte honetatik hasten den hauteskundeetako prozesu osoa, dena ondo joan dadin. Abendurarte iraungo du prozesuak, Legebiltzar berria eratzen den arte.



Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena