EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
twitterren
agentziak | erredakzioa
Hala erantzun dio Sortuko idazkari nagusiak ANko Fiskaltzak egindako idazkiari.
Otegi, ekaineko kanpaina-ekitaldi batean. Argazkia: EFE
Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigai eta Sorturen idazkari nagusiak zera esan die euskal hauteskundeetara aurkeztea galarazi nahi dutenei: "Loreak moztu ditzakete, baina ez dute udaberria etengo".
Txio baten bidez, Otegik mezua zabaldu nahi izan du, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak EH Bilduren hautagaia "aurkeztu ezingo" dela adierazi eta gero. Gainera, 'Bateragune auzia' dela eta zigortu zuen auzitegiari gaitasungabetzea ezarri zion epaia Gipuzkoako Hauteskunde Batzordera igortzea eskatu du Fiskaltzak, ANren ebazpena bete dezan.
Otegik, Pablo Nerudaren esaldia aipatzeaz gain, Sorturen txio bat ere bertxiotu du, alegia, Arnaldo Otegi "gehien molestatzen duen hautagaia" dela zioena.
Nerudak zioen bezala: "Loreak moztu ditzakete, baina ez dute udaberria etengo"
— Arnaldo Otegi (@ArnaldoOtegi) 12 de agosto de 2016
>
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa