EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

10:31

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Ekitaldia

Karguaren zina egingo du gaur Urkulluk, Gernikan

Erredakzioa

Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharraren gainean egingo du zina. Ondoren, agintearen makila jasoko du Patxi Lopezen eskutik.

  • Urkulluk karguaren zina egingo du larunbat honetan. Argazkia: EFE

    Urkulluk karguaren zina egingo du larunbat honetan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu seigarren lehendakaria izango da gaurtik aurrera, Gernikako Arbolaren aurrean zin egin ondoren.

Joan den ostegunean hautatu zuen Eusko Legebiltzarrak Urkullu lehendakari, eta larunbat honetan zinatuko du kargua, ohiko formulari zenbait aldaketa ezarrita. Euskaraz eta Autonomia Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharren aleen gainean zin egingo du, Eusko Jaurlaritzako sailburuak egiten duten bezala.

Zin egiteko ekitaldia eguerdian hasiko da, Juntetxean.Tejeriak irakurriko du Urkullu lehendakari izendatuko duen adierazpena.Jarraian, Urkullu Juntetxetik irten eta euskal askatasunen ikurra den arbolaren azpian zin egingo du.

Formulan aldaketak

Zinaren formula 1936an erabili zuen lehen aldiz Jose Antonio Agirre lehen lehendakariak. Urkulluk euskaraz egingo du zina, Gernikako Estatutuaren eta Bizkaiko Foru Zaharren aleen gainean.

Zina Gernikako Arbolaren azpian egingo du, 2005ean landatutakoaren azpian hain zuzen, eta Juntetxearen barruan hartuko du lehendakari kargua. Urkullu historiako seigarren lehendakaria izango da.

Agirrek erabili zuen esaldia, ondoren Garaikoetxeak, Ardanzak eta Ibarretxek ere esan zuten: "Jainkoaren aurrean apalik, Euzko lurganean zutunik, azaben gomutaz, Gernikako Arbolaren azpian, herri ordezkarion aitzinan, nire aginbidea ondo betetia zin dagit".

EAJko iturrien arabera, Urkulluk aldaketa txiki batzuk egingo ditu karguaren zina egiteko formulan, eta ez du "Jainkoaren aurrean apalik" esango, Patxi Lopezek 2009an egin zuen bezala. Biblia eta gurutzea bai kendu zituen Lopezek mahaiaren gainetik, eta horren ordezkoak ere ez ditu horiek erabiliko.

Makila

Horren ondoren, hemiziklora bueltatu eta hitzaldia eskainiko du. Halaber, agintearen makila jasoko du, Patxi Lopezen eskutik.

Montoro, Rajoyren izenean

Ekitaldira 300 pertsona baino gehiago daude gonbidatuta, tartean jarduneko Eusko Jaurlaritza, EAEko 75 legebiltzarkideak, hiru ahaldun nagusiak eta Batzar Orokorretako presidenteak, hiriburuetako alkateak eta instituzioetako beste ordezkari batzuk.

Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza aurreko lehendakariak bertan izango dira, baina Juan Jose Ibarretxeren presentzia, aldiz, ez dago baieztatuta.

Gobernu zentralaren ordezkari gisa Cristobal Montoro Ogasun ministroa izango da Gernikan.

Ekitaldian izango ez direnak

Aurtengo ekitaldean, Patxi Lopezen kargu-hartzean ez bezala, ez da Estatuko Segurtasun Indarren ordezkarik egongo.

Halaber, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea ere ez da Gernikako ekitaldian izango larunbat honetan.
 

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena