EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

12:21

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Inbestidura saioa

Egibar: 'EAJ astelehenean hasiko da akordioak lortzen saiatzen'

Erredakzioa

Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, 2013ko Aurrekontuak "gehienez martxoan" iritsi beharko lirateke Legebiltzarrera.

  • Joseba Egibar EAJren bozeramailea. EITB

    Joseba Egibar EAJren bozeramailea. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joseba Egibar EAJren bozeramailearen esanetan, alderdi jeltzalea "astelehenean" hasiko da gainerako talde parlamentarioekin akordioak lortzen saiatzen. Izan ere, "bakarrik gobernatu nahi duena da akordioak bilatu behar dituena".

Legebiltzarkide jeltzaleak azaldu duenez, Legebiltzarra urtarrilean ere zabalik izango dela  pentsatuta (normalean, itxita ohi dago hilabete horretan) hasiko dira lanean, eta "bidelagunak" lortzeko itxaropena agertu du.

2013. urteko Aurrekontuei dagokienez, Gasteizko Ganberara "gehienez martxoan" iritsi beharko liratekeela uste du Egibarrek.

Egibarrek Legebiltzarreko pasilloetan egin ditu adierazpenok, eta EAJ "pozika baina lasai" dagoela azpimarratu du Jaurlaritzara buelatzeagatik, izan ere, egin beharreko lanak esaktzen duen "ardura" maila handia da.

Herritarrek "exijitzen" dutena

Iñigo Urkulluk adierazitakoaren harian, alderdi jeltzaleak akordioak bilatzeko duen asmo sendoa azpimarratu du, herritarrek jarrera hori "exijitzen" dutelako.

Egibarren iritziz, legegintzaldi berriak "erronka kolektiboak" planteatzen ditu, eta nahitaezkoa da "ahaleginak batzea" euskal gizartearen beharrizanei erantzun ahal izaeko.

Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena