EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak
EAE-ko Hauteskundeak 2020
4,5 kilometroko auto-ilarak
Erredakzioa
A-8 autobidean auto-ilara handiak izan dira, Arrigorriaga eta Bilbo artean, 7:50ak aldera izandako auto-istripuaren eraginez. Hori dela eta, zenbait legebiltzarkide beradu iritsi dira Gasteizera.
Auto-ilarek 4,5 kilometroko luzeera izan dute Malmasin inguruan. EITB.
Albisteak (1)
Legebiltzarreko inbestidura zaioa 15 minutuko atzerapenarekin hasi da zenbait parlamentari berandu iritsi direlako, A-8an izandako zirkulazio arazoen ondorioz. Izan ere, istripu batek auto-ilara handiak sortu ditu.
Bilkura hasi baino minutu batzuk lehenago, zenbait parlamentari falta ziren, Laura Mintegi tartean. Ondorioz, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak bilkuraren hasiera 15 minutuz atzeratzea erabaki du.
A-8ko istripua 7:50ean gertatu da, Arrigorriaga eta Bilbo artean. Hiru autok elkar jo dute eta ezkerreko erreia itxi egin behar izan dute Iruneko noranzkoan. Horrek 4,5 kilometroko auto-ilarak sortu ditu.
Iñigo Urkullu, aldiz, nahiz eta Bizkaian bizi, ez da autobidean harrapatuta geratu eta 9:35etarako Legebiltzarrean zegoen. Berandutu diren legebiltzarkideak 10:15erako iritis dira eta orduane man diote hasiera saioari.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa