EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

12:52

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Inbestidura

Urkulluk euskal estatus demokratiko baterako adostasuna eskaini du

Erredakzioa

Legebiltzarreko alderdi guztien artean adostutako estatus berri bat defendatu du Urkulluk. "Ez dago eztabaida saihesteko aitzakiarik", adierazi du.

  • Iñigo Urkullu Legebiltzarrean.

    Iñigo Urkullu Legebiltzarrean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Legebiltzarrean sentsibilitate guztien artean "demokrazia eta akordioa errespetatuko duen" adostutako autogobernurako estatus berri bat defendatu du Iñigo Urkullu EAJren hautagaiak.

Bihar hautatuko dute bosgarren lehendakari Urkullu gehiengo sinplez, hau da, 27 legebiltzarkideen aldeko bozarekin. Inbestidura saioan, "elkarrizketaren bitartez, autogobernu eredua eguneratzeko ", Legebiltzarrean batzorde bat eratzearen alde egin du "batasun konstituzionala defendatzen dutenetik hasi eta independentzia eskatzen duteneraino".

"Akordio bidez erabakitzeko eskubidea garatuko duen proiektua" nahi duela adierazi du hautagai jeltzaleak.

"Trantsizio berri baten aurrean gaude; euskal trantsizioa", adierazi du Urkulluk, eta indarkeriarik gabeko aroa ekarri du gogora.

Autogobernu sistema berri bat aldarrikatu du, Euskal Herriko "errealitate nazionala" aintzat hartuz eta Euskadi "Europa anitzaren" parte dela azpimarratu du euskal identitatea aipatuz.

"Esparru europar honetan, kooperazioa sustatu behar dugu, euroerregioa helburu gisa hartuz, arlo ekonomikoan eta politikoan", esan du.

Hitzaldian, hainbatetan aipatu du Urkulluk Legebiltzarreko sentsibilitate politiko guztien artean akordioak lortzearen beharra. Horretarako, "ideal guztiak kontuan izango dituen batzordea" eratzea proposatu du, "etorkizuneko elkarbizitza eredua adosteko, proposamen guztiek defendatuak izateko aukera izan behar dutelako".

Ildo honetan, "estatus berri bat egiteko demokrazia errespetatuko duen adostasun proposamen bat dut", adierazi du Urkulluk, "akordatutako erabakitzeko eskubidea garatuko duen proiektu politiko eta juridiko bat egiteko".

Bakegintzan, bakea finkatzeko eta elkarbizitza sendotzeko "aukera historikoa" nabarmendu du, betiere bizitzarekiko errespetua urratuko ez duen oinarrizko printzipioa aintzat hartuta.

Halaber, Memoriaren, Elkarbizitzaren eta Giza Eskubideen Institutua eratzeko konpromisoa berretsi du.


Iruzkinak

    • BILATZAILEA

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena