Euskadiko hauteskundeetako hautagaiak 2020 | EITB Hauteskunde Autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Antonio Basagoiti

Antonio Basagoiti EAEko PPko lehendakarigaiak (Madril, 1969) giltzarri izan nahi du berriro, azken legegintzaldian Patxi Lopez lehendakariaren Gobernu sozialista sostengatu eta gero.

Basagoitik Bilboko Udalean hasi zuen ibilbide politikoa (zinegotzi izan zen 13 urtez), eta 2008an izendatu zuten Euskadiko PPko presidente, Maria San Gilen irteerak sortutako krisi sakona baretzeko helburuz.

Buruzagi popularrak zentrora biratu du alderdia, EAJrekin hitz egitearen aldekoa da, eta 'Miguel Angel Blancoren belaunaldia'ren eskutik, kargu nagusiak berritu ditu. Egun, goi-kargudun gehienak ETAk hildako zinegotziaren lagunak izan ziren PPren gazte erakundean (Nuevas Generaciones).

Basagoitiren ezaugarri nagusietako bat politika egiteko modu berezia da: kaleko hizkuntza darabil, lagunartekoa, eta, askotan, polemikoa ere bai. Ezkonduta dago, eta hiru alaben aita da.

Ezker abertzalearen itzulerak EAEko mapa politikoa aldatuko duen arren, motoen eta Athleticen zale amorratu honek Lehendakaritzaren giltza izan nahi du berriz.

Basagoiti Twitterren

Antonio Basagoiti
  • BILATZAILEA

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena