Gu | EITB Gaztea

Gu

14:22

Gu

Telebista saioak

Donostiako Bantxu korear jatetxeko ustezko realitya: bertan izan gara eta ez dugu sinisten

Jon Fernandezek jatetxean afaltzeko aukera izan zuen eta bertan bizitako esperientzia bitxia ekarri digu "Gu"ra.

  • Asiar janaria

    Asiar janaria

    9:58 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostian grabatzen ari diren korear realitya izan dugu hizpide, Jon Fernandezekin. Saioa Gros auzoko Zabaleta kalean irekitako korear jatetxe berrian grabatu dute, Bantxu izeneko Michellin izardun korear chefa protagonista delarik.

Sekulako ilarak sortu dira jatetxearen atean, jaki gozoak probatu eta barruan gertatzen ari dena deskubritzeko irrika tarteko.

Saioaren eta jatetxearen inguruko informazio gutxi dagoen arren, Jon Fernandezek bertan afaldu zuen, eta argi pixka bat eman digu "Gu" saioan.

Kola luzea egin ostean, jatetxeko barran eseri zen Jon. 25 euroko menua aukeratu zuen, eta ez zen batere gustura gelditu: "Probatu genuena ez da Michelin izardun menu bat, dena desastre hutsa zen". Gainera, gizon ezezagun bat gerturatu eta galdera arraroak egiten hasi zitzaiela kontatu digu.

Tabernako giroaz galdetuta, honakoa ikusi zuen Jonek: "Jatetxe guztia kameraz eta mikrofonoz josita zegoen, 'First Dates' estiloan".

Kolaboratzailearen testigantzatik abiatuta, ikerketa hasi dugu Gaztean. Internet goitik behera arakatuta, ez dugu aurkitu Bantxu izeneko Michelin izardun chefik, ezta saio honi erreferentzia egiten dion inongo informaziorik.

Jon Fernandezen esperientzia eta egindako ikerketa kontuan izanda, hau da gure hipotesia: korear chefari buruzko realitya beharrean, bezeroak protagonista dituen espainiar plataforma batentzat grabatutako realitya da Donostian grabatzen ari direna.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena