13:56

gaztea

Korrika

Sareetan ikusia: Korrikak utzitako une hunkigarri eta bitxiak

B. F. | EITB Media

Erorikoak, haur baten lehen Korrika, korrikaldi hunkigarriak eta kilometro koloretsuak izan dira Korrikaren lehen egunetako une gogoangarrienen artean.

  • Trabestiak, Korrikan

    Trabestiak, Korrikan. Argazkia: AEK Korrika

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostegunean eman zituen 23. Korrikak bere lehen urratsak, Irungo San Juan plazatik abiatuta. Dagoeneko gurutzatu du Nafarroa eta Araban barrena dabil azken orduetan. Lehen egun hauetan, hainbat irudi bitxi ikusi ditugu sare sozialetan.

Trabestiak, euskararen alde

Yoghurina Borova, Albina Stardust, Divina Comedia eta beste hainbat aurpegi ezagun ikusi ditugu korrika, lekukoa hartuta, euskararen arteko lasterketa kolorez betetzen. Gorputz, kolore eta izate guztiak aldarrikatu dituzte.

Zebra-bideko  gizona

Korrikaren lehen orduetako anekdotetako bat izan zen. Hirugarren kilometroan, aitona batek zebra-bidea gurutzatu zuen Korrikak eragindako zalapartaren erdian. Lekukoa zeramaten pertsonek lortu zuten inor zauritu gabe aurrera jarraitzea.

Iruñea, Korrikarekin bat

Irudi jendetsuenetarikoak izan dira Nafarroako hiriburukoak. Udaleko plazako jendetzak Korrikaren furgonetari ongietorria egin zion txalo, honako irudi hunkigarriak utzita.

Iruñetik atera gabe, kirolariek ere izan dute euskararen alde korrika egiteko aukera. Osasuna taldeko jokalariek Sadar parean hartu zuten lekukoa, zalez inguratuta.

Urteroko erorikoak

Hirietako kilometroetan gertatu ohi den bezala, jende pilaketek traba egiten diote Korrikaren zirkulazio egokiari. Bederatzigarren kilometroan, emakume honek estropezu egin eta istripua izan zuen, eta furgonetako kidearen hitzak biral bihurtu ziren.

Adin eta kolore guztiak

Umeek gidatutako kilometroak beti dira hunkigarriak, baina Sanduzelain grabatutako honek bihotza lapurtu digu. Besoetan doan haurraren lehen Korrika izango da hogeita hirugarren hau.

Korrikak bizitzaren aurrera egiten duen heinean, badaude Jose eta Maribi bezala, lekukoa eramaten animatzen diren adindun korrikalariak.

Dantzariak, gaua alaitzen

Luzaideko bolantek ere izan dute euren tokia aurtengo Korrikan, urtero legez. Dozenaka korrikalarik elkarrekin dantzatu zuten, Korrikaren furgonetaren aurrean, Erroibar ibarrean.

Mugaz gaindi korrika

Gure mugetatik harago, ehunka euskaltzale bildu dira euskararen aldeko herri harroa aldarrikatzeko. Indian, Parisen, Bruselan, Whasingtonen, Lesbosen (Zaporeak elkartearen eskutik) eta Bartzelonan ikusi ditugu korrikalariak.

Lurrean soilik ez eta itsasoan ere badaude Korrika bultzatzeko prest dauden lagunak. Aita Mari ontziko tripulazioak bideo eder hau zabaldu du bere sare sozialetan.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena