Dida | EITB Gaztea irratiko programa
Dida
Elkarrizketa
Badoaz, "gorputzak eta buruak" hala eskatuta. Bitartean, baina, izango ditugu Huntzaren musikaz zuzenean gozatzeko azken aldi batzuk.
Huntza taldeko Uxue eta Peru. Argazkia: EITB Media
Albisteak (1)
Huntza taldeko Uxue eta Peru "Dida!" izan ditugu, taldearen etenaldi mugagabea iragarri berritan.
Aurretik ohar bidez azaldu badute ere, zuzenean konfirmatu digute: badoaz, gorputzak eta buruak hala eskatuta. Eta ez, ez dago bueltarako datarik.
Azken zortzi urteetako erritmoa frenetikoa izan dela diote Huntza taldeko kideek, egin dituztela gelditzeko saiakerak, baina ezinezkoa izan zaiela.
Nekeza bezain gozagarria izan da bidea, baina iritsi zaie gero arte esateko unea. Bakoitza bere aldetik, baina musikaren munduan jarraitzeko asmoa dutela ere aurreratu digute Uxuek eta Peruk.
2024ko otsailaren 3ko azken kontzertu erraldoiaren aurretik bira bat egingo dutela ere jakin dugu, eta kontzertu bakoitza "azkena balitz bezala" gozatuko dutela.
Asteburuan emango dute etenaldia iragarri osteko lehen kontzertua, Durangon, 40 Minutu Rock jaialdian.
Irratia zuzenean
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.