Dida | EITB Gaztea irratiko programa

Dida

11:08

Dida

Elkarrizketa

Huntzaren azkena: Tremenda Jauria, Alaitz eta Maider, Xabi Solano eta Olatz Salvador, gonbidatuen artean

‘Azkena balitz bezala’ kontzertuan oholtza gainera igoko diren artisten izenak iragarri ditu taldeak. Maixa eta Ixiar eta Kristina eta Amaia ere bertan izango dira.

  • Huntza

    Huntza

    10:37 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Huntza taldeak 'Azkena balitz bezala' kontzertura batuko diren lehen artisten izenak iragarri ditu. Tremenda Jauria, Alaitz eta Maider, Xabi Solano, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia eta Olatz Salvador artistak oholtza gainera igoko dira otsailaren 3an, Bilboko Miribilla Arenan.

Aipatutako gonbidatuekin batera, Huntzak euskal musikaren azken hamarkadetako kantarik ezagunenak eramango ditu oholtza gainera. Aukera berezia izango da, hitzordura batuko diren hainbat artista dagoeneko erretiratuta baitaude.

Azkena Balitz Bezalaren kartela

Azkena Balitz Bezalaren kartela

Azken sarrerak

Azken dantza berezia izango da, baita jendetsua ere. Izan ere, 'Azkena balitz bezala'ko pistako sarrera guztiak agortu dira. Harmailetan, ostera, tiketen % 80a saldu dute dagoeneko.

Huntzaren azken kontzerturako sarrerarik ez baduzu, orain da eskuratzeko momentua.

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena