EiTB TALDEA
Doako streaming plataformak
EITB
'Qué lástima' diskoa aurkeztuko du, 20:30etik aurrera, Bilboko Sala BBK aretoan.
Maren
Albisteak (2)
ETS eta Chill Mafia taldeen zuzeneko emanaldi arrakastatsuen ondoren, EITBren PRIMERAN eta GUAU doako streaming plataformek euskal musikaren zuzeneko emanaldien aldeko apustuari eusten diote. Hala, larunbat honetan (apirilak 12), Maren artistaren kontzertua emango dute. Bilboko BBK aretoan arituko da abeslari bizkaitarra, 20:30etik aurrera.
2021ean, Margaritas y lavanda diskoa kaleratu zuen Marenek (Bilbo, 2002), eta agertoki garrantzitsuenetan aritu izan da oso gaztetatik. Orain, Qué lastima lan berria dakar, rock eraginak eta egungo soinuak nahastuz zuzenekorako pentsatutako diskoa: "10 abesti indartsu, sendo eta inspiratzaile, zuzenean gozatzeko".
BBK aretora joateko aukera ez dutenek zuzenean jarraitu ahal izango dute, streaming bidez, PRIMERAN eta GUAU plataformetan. Doakoak dira biak, eta nahikoa da erregistratzea edukiekin gozatzeko. Hala, kontsumo berrietara egokitzeko EITBren estrategian pauso sendoak ematen jarraitzen du EITBk, euskara eta euskal kultura kontsumo berriak dauden lekuetara eta ahalik eta jende gehienarengana iristeko.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar