EiTB TALDEA
Kultura
EITB Media
Euskal musika eszenaren erreferente bihurtu den jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 5ean egingo da BEC!-en, eta musikarekiko, euskararekiko eta kultur aniztasunarekiko duen konpromisoa sendotu du horrela. Asteazken honetan egin da aurkezpena, EITBren Bilboko egoitzan.
ZEIDFEST Gaztearen aurkezpen ekitaldia. Irudia: EITB Media
Pandemiaren ziurgabetasun testuinguruan sortu zen ZEIDFEST Gaztea jaialdiaren laugarren edizioa egingo da datorren apirilaren 5ean Barakaldoko BEC!-en. Dagoeneko euskal musika eszenan erreferentetzat dugun hitzorduak Gaztea irratiaren babesa izango du beste behin, eta aurkezpen ekitaldia EITBren Bilboko egoitzako 5. Platoan egin da asteazken honetan (martxoak 5). Bertan parte hartu dute Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak, Mikel Unamuno Gaztearen zuzendariak, Lurdes Etxezarreta eta Aize Otaño AEKren ordezkariek, eta Albina Stardust eta Divina Comedia artista gonbidatuek. Itziar Lamarka ZEIDFEST Gaztea jaialdiaren komunikazio-arduradunak aurkeztu du ekitaldia.
Crystal Fighters izango da aurtengo kartelburu, euskal artista sorta indartsu batekin batera, horien artean, Zea Mays, Iseo & Dodosound, Betagarri, Süne eta Dupla. Gainera, berrikuntza gisa, aurten Crystal Fighters beste artistekin batera arituko da eszenatoki gainean, ZETAK taldearekin barne. Halaber, Erramun Martikorena, Eñaut Elorrieta eta La Maria (Valentzia) artisten emanaldi akustikoak izango direla ere baieztatu da, eta, horien bidez, musikarako gune intimoagoa eskainiko da.
ZEIDFEST Gaztea jaialdiak aurten izango dituen berrikuntzetako bat da gune nagusiez gain, agertoki berri bat izango dela, Azoka Plazan, formatu akustikoko kontzertuez gozatzeko. Halaber, talentu berriei bultzada emateko lehiaketa irekiko da. Bestalde, antolatzaileentzat lehentasuna izaten jarraitzen du emakumeak agertokian egoteak eta euskal musika sustatzeak.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa