EiTB TALDEA
Aliantzak
EITB
Arreta berezia izango dute etxebizitzen ezaugarriek, alokairuaren eta jabetzaren arteko aldeak, salerosketaren bilakaerak eta prezioek. Ostegun honetan, urriak 31, kaleratuko dira datuok, 06:00etatik aurrera.
Saretzen
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Hego Euskal Herriko etxebizitzak izango ditu aztergai Saretzen proiektuaren bosgarren aleak, datu kazetaritza lantzeko EITBk eta TOKIKOMek elkarlanean sortutako ekimenak. Ostegun honetan, urriak 31, kaleratuko dute azterlana, 06:00etatik aurrera.
Nolakoa da etxebizitza-parkea gure herri eta hirietan? Zenbat etxebizitza daude? Etxebizitza nagusiak al dira? Zein da gure etxebizitzen tamaina? Zenbatek dute igogailua? Gainera, jabetzak alokairuaren aldean duen pisua aztertuko du ikerketak, eta alokairuaren bilakaerari, etxebizitzen salerosketari, babes ofizialeko etxebizitzei eta prezioei buruzko datuak emango ditu. Zein udalerritan daude metro koadro garestieneko etxeak? Zein da alokairuko etxebizitzaren batez besteko prezioa? Eta KPIarekiko alderaketa?
Datu kazetaritza, elkarrekin eta elkarlanean
2022an jarri zuten abian EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Lehen argitalpenean, Hego Euskal Herriko demografia datuak landu zituzten EITBko zein TOKIKOMeko medioek, nork bere esparruari, ezaugarriei eta eremuari egokituta. Ondoren, immigrazioaren, banku-sukurtsalen eta etxeko animalien inguruko datu analisia egin dute.
Hain zuzen ere, euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea da EITBren eta TOKIKOMen aliantzaren xedea, herritarren informazio beharrizanak asetzeko. Euskaraz sortutako kalitatezko eduki lehiakorrekin Euskal Herriko agendan eragitea ere badu helburu.
TOKIKOM euskarazko 78 toki komunikabidek osatutako sarea da. 2012an sortu zen eta, gaur egun, 30 bazkide ditu, 78 komunikabide horiek kudeatzen dituztenak, euskarri guztietan: berripaperak, irratia, telebista eta digitala.
EITB Euskadin hedabideak dituen ikus-entzunezko talde publikoa da. Zerbitzu publiko horren helburua da euskal gizartearen eskaerei erantzutea, informazio, dibulgazio eta entretenimenduko ikus-entzunezko eskaintza askotariko, erakargarri eta kalitatezkoarekin, euskal kultura eta hizkuntza sustatu eta egungo ikus-entzunezko ekosisteman euskara normalizatzen, erabiltzen eta hedatzen laguntzeko.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa