11:34

EiTB TALDEA

Doako plataforma

PRIMERAN plataformak bikain ospatu du lehen urteurrena: 111.000 erabiltzaile baino gehiago gara

EITB

726.000 ordu baino gehiago ikusi ditugu doako streaming plataforman. 'Irati' urteko euskal filmik arrakastatsuenarekin ospatu dugu urteurrena; eta laster iritsiko da "Itsatsita berriz" ekoizpen propioa, Jon Plazaola eta Leire Martinez protagonista dituen fikzio musikala.

  • ''Itsatsita berriz''

    "Itsatsita berriz"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PRIMERAN doako euskal streaming plataformak urtebete egin du, emaitza ikusgarriekin: jada 111.505 harpidedun ditu, eta 726.120 ordu ikusi dituzte erabiltzaileek bertan. 2023ko irailaren 15ean jaio zen euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena, denetariko eskaintzarekin, baita eduki esklusiboak ere; astero dakartza estreinaldiak.

Hala, urtean zehar, euskarazko proposamenik onenak gehitu ditu katalogora: film luzeak, telesailak, dokumentak…. baita PRIMERAN Originalak eta zuzenekoak ere. Ikusienen Top 5 zerrendan ditugu "Itxaso", "20.000 especies de abejas", "Irabazi Arte", "Go!azen 10" eta "Toure detektibea". Arrakastatsuenen zerrendan ere badaude "Iban & Maite Beauty", "Gure Zirkua", "Intimitatean" eta "Porno Belaunaldia" dokumental sail saritua. Plataformak berak ere lortu ditu hainbat sari lehen urte honetan, besteak beste, Kazetaritza Digitala 2023 saria eta OTT Proiektu Onenari golardoa TM Broadcast 2024 ospetsuetan.

Hilabete hauetan zehar euskal zinema onenaren arrakasta handiak estreinatu ditu PRIMERANek, euskaraz; eta, oraingoan ere gure zinema onenarekin ospatu nahi du lehen urteurrena. Hala, jada ikusgai dugu Irati, urteko euskal filmik arrakastatsuena. Paul Urkijok zuzenduta, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu ditugu protagonista nagusiak, eta EITBren parte-hartzea du filmak. 2023an diru-bilketa handiena lortu zuen euskal ekoizpena da. Hain zuzen ere, irailaren Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Gala Handian euskal film arrakastatsuenaren saria jaso zuen pelikulak, euskal zinemagintzari egindako ekarpenagatik.

Hori gutxi ez, eta hilabete honetan bertan iritsiko da plataformara beste estreinaldi ikusgarri bat. Urriaren 25etik aurrera ikusgai izango dugu PRIMERANen "Itsatsita berriz", Jon Plazaola eta Leire Martinezekin. 2023an estreinatu zen "Itsatsita" instaseriearen jarraipena da eta, oraingoan, 40 urte inguruko bikote bat lotuta geratuko da auto batean. Larrialdi-zerbitzuko osasun-profesionalek ezin dute sinetsi: Penis captivus kasu bat, berriz ere! Bikotea itsatsita dagoen bitartean, zalantza existentzialak kontatzen dizkiete elkarri, baita haien beldurrak eta ametsak ere.

Azaroan, berriz, "Piztien artean" estreinatuko da, eta Odei Jainagaren abentura  munduan zehar animalia basatienekin. Euskal Herrian gertatutako krimenak mintzagai izango dituen "Krimenak, gure kronika beltza" proposamen berrien artean dugu, eta baita "Barraka" late-night berria ere. Nola ez, "Iban & Maite Beauty"ren bigarren denboraldia eta "Surfing 360" saioaren lau atal berri ere ikusgai izango dira.

PRIMERAN doakoa da eta nahikoa da erregistratzea eduki horiekin guztiekin gozatzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena