EiTB TALDEA
Aitortza
EITB MEDIA
Desgaitasuna duten pertsonen errealitateak '(In)visibles' atalean ikusaraztegatik jasoko du saria Mertxe Guillenek gidatzen duen programak. Ekitaldia ekainaren 18an izango da, eta zuzenean emango eskainiko da ETB4n, www.eitb.eus-en eta EITBren YouTube kanalean.
Mertxe Guillén
Informazio gehiago (1)
Radio Vitoriako "Déjate Llevar" irratsaioak ONCE Gizarte Taldeak banatzen dituen 2024ko Sari Solidarioetako bat jasoko du. Programa, Komunikazio-artikulua edo proiektuaren atalean nabarmendu dute programa, astebururo desgaitasuna duten pertsonen errealitateak (In)visibles atalean ikusarazteagatik. Mertxe Guillenek gidatzen duen irratsaioan Lady Aldana izan ohi dute bertan kolaboratzaile, eta entzuleak gonbidatzen dituzte, modu pedagogikoan, eguneroko bizitzako alor ohikoenetan pertsona horien azalean jartzera. Halaber, desgaitasuna duten kolaboratzaileei mikrofonoen aurrean ahotsa ematea ere balioetsi du epaimahaiak.
Radio Vitoriako irratsaioaz gainera, Gipuzkoako eta Arabako Futbol Federazioak; Sara de la Rica UPV/EHUko Ekonomia katedraduna; Hirekin Euskadiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Federazioa eta Osakidetza izan dira 2024ko Sari Solidarioen epaimahaiak erabakita sariak jasoko dituztenak.
2024ko Euskadiko ONCE Gizarte Taldeko Sari Solidarioen epaimahaiko kideak honako hauek izan dira: Nerea Melgosa, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailburuak; Eugenio Prieto, ONCEko Kontseilu Nagusiko kideak; José Antonio Pérez Arias ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko presidenteak; Usue Vallejo, ONCE Euskadiko Ordezkariak; Alazne Olabarria, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko presidenteordeak; Aitor Bedialauneta, EDEKAko presidentea eta Euskadiko Pertsona Gorren Federazioaren presidenteak; Iratxe Celis Radio Euskadi EITBko kazetariak; eta Alejandro Martínez Berriotxoa, Eroski Fundazioko zuzendari orokorra eta Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendaria.
EITBren, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren eta Eroski Fundazioaren laguntza du Europa Jauregian egingo den ekitaldiak, eta zuzenean emango da 18:30ean ETB4n, www.eitb.eus-en eta EITBren YouTube kanalean.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa