EiTB TALDEA
Pausoz pauso, bidea egiten
EITB MEDIA
ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. Kiroletako albistegiak Zaragozan izango dira, eta ETB2n "Especial Koparen Bila Zaragoza" egingo da, zuzenean. EITBk bat egingo du Donostiako jaiarekin, Saguesen.
Albisteak (2)
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
EITBk zuzenean eskainiko du larunbat honetan Bartzelonak eta Realak jokatuko duten Erreginaren Kopako finala. ETB2n eta eitb.eus-en eskainiko da, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin jarraitu ahalko da norgehiagoka.
Finalaren emozio guztia zuzenean eskaintzeko, EITBk programazio berezia prestatu du, eta EITB Mediako lantalde zabala izango da Zaragozan, azken orduaren berri bertatik bertara emateko telebistan, irratian eta webgunean. Finalari begira, hainbat baliabide eta saio berezi jarriko ditu EITBk: set bereziak, erreportajeak, elkarrizketak eta gonbidatuak…
Kopako finala dela-eta Donostian, Pausoz pauso, bidea egiten lelopean, antolatu den festa gunean ere parte hartuko du EITBk. 12:00etatik aurrera, "Irabazi Arte"ko gunea egongo da Saguesen, errealitate birtualeko bi set berezirekin: telesail ezaguneko protagonisten paperean sartu eta penaltiak jaurti edo geratzeko aukera izango da bertan. Gainera, Printzesak taldeko Norak, hots, Nahia Sillerok, EITBren guneko aurkezle lanak egingo ditu 17:00etatik aurrera. Bestalde, estreinatu berri den MAKUSI gaztetxoei zuzendutako unibertso digitalak bere txokoa izango du (12:00etan hasita); eta Gaztearen DJak musikaz girotuko du gunea 14:00etatik aurrera. 16:00etan, berriz, "Go!azen" ikuskizuna egongo da bertan, eta, nola ez, festaz gozatzen ari diren pertsonek final handia zuzenean ikusteko pantaila erraldoia jarriko da.
Lantalde zabala eta zuzeneko saio bereziak Euskal Telebistan
ETBko lantaldea Zaragozan da, ostiraletik bertatik jarraipen berezia eskaintzeko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietan. Ana Ramos eta Jon Balenziagarekin batera, Asier Aranguren, Ane Muruamendiaraz eta Asier Otegi arituko dira bertatik.
Larunbatean, 16:15ean, ETB2n, "Especial Koparen Bila Zaragoza" saio berezia hasiko da, zuzenean, Leire Torrek eta Xabier Garcia Ramsdenek aurkeztuta. Futbol-zelai ondoan jarritako set berezian aurpegi ezagunak hartuko dituzte. Zaragozako zein Donostiako giroaren berri zuzenean emango digute, ETB2ko arratsaldetako ohiko erreportarien lantaldearen eskutik.
18:30ean, berriz, kiroletako lantaldeak hartuko du lekukoa, "Koparen Bila" bereziarekin, euskaraz eta ETB2n: Amane Ibañez izango da platoan, Ana Ramos estadioan eta Asier Aranguren, berriz, elkarrizketekin. 19:00etan hasiko da final handia, eta hau ere ETB2n izango da ikusgai, euskaraz: Naxari Altunak egingo du kontakizuna, Nerea Zusberro eta Larraitz Lukasekin. Partida amaituta 21:00etatik aurrera, saio berezia eskainiko da ETB1en.
EITBren lantalde zabalak eskainiko digu Erregina Kopako finala (Reale Arenan egindako aurkezpenaren argazkia)
Jarraipen berezia irratietan eta webgunean
Euskadi Irratian, Maitane Urbieta, Iñaki Berastegi, Asier Odriozola, Eneritz Aulestia eta Julen San Martin arituko dira lanean Zaragozatik, eta ostiraletik aurrera zuzeneko konexioak egingo dituzte saio eta albistegietan. Larunbatean "Hiru Erregeen Mahaia" saio berezia eskainiko da, 16:00etatik aurrera. Nola ez, finalaren zuzeneko kontaketa ere entzun ahal izango dugu, Maitane Urbietaren ahotsean. Nerea Abancens, Juanan Larrañaga eta Gari Uranga izango ditu alboan.
Radio Euskadi ere buru-belarri arituko da finalarekin. Realaren partidei ahotsa jarri ohi dien Txema Olidenek eta Diego Arambalzak emango digute txuri-urdinen azken ordukoaren, protagonisten eta giroaren berri. Larunbatean, "Crónica de Euskadi Fin de Semana", "Más Que Palabras" eta albistegietan informazioa eta elkarrizketak eskainiko dituzte. 18:00etatik aurrera, "Kirol Festa" saioa hasiko da, Jagoba Arostegik koordinatuta. Finala Romaredatik kontatuko digute Txema Olidenek eta Diego Arambalzak, Luis Fernando Dadie eta María Ortiz de Pinedo, Mery-ren laguntzarekin. Azkenik, Alex Peralek emango digu Donostiako kaleetan biziko den giroaren berri.
Eduki berezi guztiak ikusgai eta entzungai egongo dira eitb.eus-en, eitb.eus/erregina-kopa atari berezian. Nola ez, Kopa finalaren inguruko azken orduaren berri emango dute webgunean, EITB Albisteak aplikazioan eta sare sozialetan.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa