EiTB TALDEA
23. Korrika
EITB Media
EITBk zuzenean eskaini du errealizatutako seinalea, streaming bidez 24 orduz, bere YouTube kanalean. Batez beste 1.100 erabiltzailetik gora egon dira aldi berean Korrika ikusten, eta uneren batean 6.000 ingurura ere iritsi da kopurua. 11 bat minutu egon dira batez beste.
Korrikaren zuzeneko seinalea, azken kilometroan, Baionan
Korrikak iraun duen 11 egunetan, euskararen aldeko lasterketaren 24 orduko zuzeneko eta etengabeko seinalea eskaini du EITBk, eta emaitza sekulakoa izan da: 1.700.986 ikustaldi izan ditu emisioak, 2022an baino % 24,86 gehiago. Bataz beste, 10 minutu eta 52 segundokoak izan dira ikustaldi horiek (aurreko edizioan baino ia 3 minutu gehiago).
Aldi berean seinalea ikusten egon direnen kopuruak ere gora egin du aurten: batez beste 1.109 erabiltzaile egon dira Korrika streaming bidez ikusten (2022an baino ia 400 gehiago); eta uneren batean 5.958 erabiltzailera ere iritsi da kopuru hori (aurreko edizioan 3.722koa izan zen marka).
Aurten ere, EITBk Youtube plataforma erabili du euskararen aldeko lasterketaren zuzeneko emanaldia egiteko, Hamaikako eta Korrikako furgonetako lantaldeekin batera elkarlanean. Errealizatutako seinale hori ikusgai izan da eitb.eus-en, EITB Nahieran-en (app eta web), Korrikaren webgunean, euskadi.eus-en eta beste hainbat hedabidetan ere. Izan ere, bisorea euren atarian txertatu duten hedabideen zerrenda luzea da: berria.eus, elcorreo.com, gasteizhoy.com, diariovasco.com, hamaika.eus, anboto.org, erran.eus, mediabask.eus, kronika.eus, deia.eus, noticiasdegipuzkoa.eus, alea.eus, dotb.eus, goiena.eus, aiaraldea.eus, gasteizberri.com, guaixe.eus, uztarria.eus, barren.eus, plaentxia.eus, mondraberri.eus, maxixatzen.eus, berriketan.eus, baleike.eus, txintxarri.eus, aiurri.eus, binke.eus, hitza.eus, geuria.eus.
Korrikaren emozioa, kilometroz kilometro
Beste behin, EITBk bere onena eman du Korrikaren emozio guztia, kilometroz kilometro, herritarrekin partekatzeko. EITBren hedabideek zuzenean eskaini dute Korrikaren hasiera eta bukaera, eta egunero konexioak eta saio bereziak egin dituzte. Besteak beste gauero "Biba Korrika!" saio berezia eskaini da, set ibiltari batetik: plato mugikor bihurtutako autobus batetik. Bere hedabideetan Korrikari egunero leihoa zabaltzeaz gainera, EITBk hiru kilometro egin ditu lasterketan: Iruñean, Bilbon eta Donostian.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa