08:17

EiTB TALDEA

Zinema

'20.000 especies de abejas' filma PRIMERAN plataforman dugu ikusgai euskaraz

EITB MEDIA

Urteko filmik arrakastatsuena iritsi da PRIMERAN doako streaming plataformara, Goya sarien banaketa baino bost egun lehenago. 15 izendapen ditu Estibaliz Urresolaren lanak. 'Cinco lobitos' filma ere eskaintzen du PRIMERANek.

  • '20.000 especies de abejas' PRIMERAN plataforman ikusgai

    '20.000 especies de abejas' PRIMERAN plataforman ikusgai

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Otsailaren 5etik, 20.000 especies de abejas filma izango dugu ikusgai PRIMERAN doako streaming plataforman. Euskal eta euskarazko edukien streaming zerbitzurik handiena da PRIMERAN, eta urteko filmik arrakastatsuena eskainiko du astelehenetik, euskaraz esklusiban. Goya sariak banatu baino bost egun lehenago izango dugu ikusgai Estibaliz Urresolaren lana.

EITBren eskutik aurrestreinatu zen 20.000 especies de abejas eta 2024ko Goya sarietan faboritoetako bat da 15 izendapenekin. Markak hautsi ditu lanak, EITBk parte hartutako film batek inoizko izendapen gehien lortu baititu Goya sarietan. Berriki, film dramatiko onenaren saria eskuratu du Feroz sarietan, eta film onenaren Forqué saria, besteak beste.

Cocók zortzi urte ditu. Ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen. Anek, bere amak, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bere ama Lita eta izeko Lourdes erlezaina bizi dira. Uda honek bizitza aldatuko die.

Astelehenetik aurrera, halaber, Alauda Ruiz de Azuaren Cinco lobitos filma ere ikusgai izango da PRIMERANen, euskaraz esklusiban. Lan honek ere EITBren partaidetza du.

Estreinaldiak astero

PRIMERANek denetariko eskaintza du, baita eduki esklusiboak ere. Gainera, astero dakartza estreinaldiak. Otsailaren 1ean Touré Detektibea estreinatu zuen, euskaraz eta primizian. Jon Arretxe idazle sarituaren eleberrietan oinarritutako telesaila da eta Malcolm Treviño-Sitté da protagonista, Unax Ugalde, Itziar Ituño, Loreto Mauleón, Jon Olivares eta Ane Gabarain aktoreekin batera, besteak beste.

Ostiralean, berriz, Irabazi Arte! gazteentzako fikzioaren hirugarren denboraldiaren lehen atala estreinatu zen. Arene eta Jonen moto istripuaren ingurukoak argitzen dituzte bertan.

 

 

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena