11:27

EiTB TALDEA

San Sebastian eguna

Donostiako eta Azpeitiko danborradak, zuzenean, EITBko hedabide eta euskarrietan

EITB Media

Ostiralean, 22:30ean hasiko da ETB1eko saio berezia. Larunbatean, 11:50etik aurrera izango da ikusgai Haur Danborrada eta 23:25etik aurrera Bandera Jaitsiera.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

San Sebastian egunean Donostiako eta Azpeitiko kaleak danbor hotsez beteko dira berriz ere, eta EITBko hedabideak horren lekuko izango dira. Ostiral gauean, 22:30ean hasiko da ETB1en eta eitb.eus-en "Danborrada Gaua" saio berezia Egoitz Txurrukak eta Leire Martinezek aurkeztuta. Imanol Artolak egingo du Donostiako danborradaren kontakizuna, eta Izaro Iraetak eta Juan Jose Bereziartuak Azpeitikoa. Gauerdia iritsi bitartean, Konstituzio plazan bizi den giroa azalduko digu une oro Egoitz Txurrukak. Bien bitartean, Leire Martinez liburutegian izango da elkarrizketak egiten. Gaztelubide konpainiak jaiari hasiera eman aurretik, zuzenean hitz egingo dute, besteak beste, Eneko Goia alkatearekin eta Kresala dantza taldeko kideekin. Halaber, jaiarekin lotutako hainbat erreportaje izango ditugu ikusgai, tartean, Lurgorri elkartean grabatutakoa.

Larunbatean, Donostiako Haur Danborradaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Imanol Artolak eta Marta Elvirak 11:50etik aurrera. Emanaldian ikusiko ditugu ikastetxeetako konpainiak Alderdi Ederretik nola abiatzen diren, eta udaletxeko balkoitik danbor nagusiak eta alkateak herritarrei zabalduko dieten mezua.

Gauean, 23:25ean hasiko da San Sebastian egunari amaiera emango dion ekitaldia jasoko duen saio berezia, Imanol Artolak eta Leire Martinezek gidatuta. Ordura arte egunak eman duen guztiaren errepasoa egiteaz gain, hainbat elkarrizketa egingo dituzte jaiari agur esan baino lehen. Ohi denez, Union Artesanako danborrariak izango dira plazan, beste konpainietako ordezkariekin eta Goizaldi dantza taldearekin batera.

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik gauerdiko albiste buletinaren barruan eskainiko dute Bandera Igoera ostiralean eta Bandera Jaitsiera larunbatean. Gainera, haur danborradan eta San Sebastian eguneko ekitaldi nagusietan izango dira.

San Sebastian eguneko albiste, argazki, bideo eta bestelako edukiak eitb.eus-eko atari berezian bilduko dira. Halaber, Euskal Herriko txoko ezberdinetan jaia nola ospatu duten berri emango dute EITBko hedabideek albistegi eta programetan.

Emankizun guztiak eitb.eus-en eta EITB Albisteak eta EITB Nahieran appetan ere jarraitu ahal izango dira.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena