13:06

EiTB TALDEA

Gaztea Gaua

Hiru kontzertu, Gaztearen eskutik, Gasteizko eta Bilboko jaietan

EITB Media

ETSk eta Huntzak joko dute Andre Maria Zuriaren jaietan, eta Zetak taldeak Bilboko Aste Nagusian.

  • ZETAK

    ZETAK, Zeid Festen

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazteak babestutako hiru kontzertu izango dira uda honetan Gasteizko eta Bilboko jaietan. Ostiral honetan bertan (abuztuak 4), Andre Maria Zuriaren jaiak hastearekin batera, ETS (En Tol Sarmiento) taldearen emanaldia izango da Gasteizko Foruen plazan. Bertan, Guretzat azken diskoa aurkeztuko dute arabarrek. Hilaren 8an, berriz, Huntzak joko du leku berean. Ia hamar urteko ibilbidea etengo dutela igarri ostean, euren musikaz gozatzeko azkenetariko aukera izango dute bertaratzen direnek. 

Gaztea Gauaren hirugarren hitzordua abuztuaren 24an izango da, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Zetak taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango da Europa parkean.

 

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena