12:13

EiTB TALDEA

Grand Départ 2023 Pays Basque

#TourEITB etiketarekin Tourraren irudi eta bideoak sareetan partekatzeko deia egin du EITBk

EITB MEDIA

EITB 'media partner' izango da Tourrak Euskal Herrian egingo dituen hiru etapetan. Gainera, Euskal Telebistak ekoiztuko du Bilboko Guggenheim Museoan egingo den taldeen aurkezpen ofiziala eta seinalea mundu osora zabalduko da.

  • EITB, Grand Départ 2023 Pays Basque ekimenaren media partner

    EITB, Grand Départ 2023 Pays Basque ekimenaren media partner

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tourraren emozio guztia herritarrekin bizi eta partekatu nahi du EITBk, eta Grand Départ Pays Basque, Euskal Herritik egingo den abiada handia, lasterketa zein ikuskizun guztia bizitzera gonbidatu nahi du gizartea. Baina urrats bat gehiago eman nahi du EITBk, eta bakoitzak Tourraren emozio hori guztia nola bizi duen erakustea nahi du, #TourEITB etiketarekin bideo eta argazkiak Twitter eta Instagramera igota.

EITB ikus-entzunezko taldeak jarraipen zabala egingo dio Tourraren irteerari, eta goi-mailako hedatze plana prestatu du, telebista, irrati zein Internet bidez zabalkundea egiteko. Hain zuzen ere, EITB media partner izango da Tourrak Euskal Herrian egingo dituen hiru etapetan. Gainera, Euskal Telebistak ekoiztuko du Bilboko Guggenheim Museoan egingo den taldeen aurkezpen ofiziala eta seinalea mundu osora zabalduko da, eta 200dik gora telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean.

Horrez gain, Grand Départ Pays Basque Tourrak Euskadin egingo duen irteera historikoaren inguruan ekimen berezi eta herrikoia landu dute EITBk eta Kutxabankek, Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Basque Country markaren babesarekin: Oroimenezko ia 60.000 ikurrin banatuko dira herritarren artean.

Gainera, EITBren bi ibilgailu joango dira Tourraren karabanak Euskal Herrian barrena egingo duen ibilaldian, eta zortzi metroko altuera duen tirolina jarriko du EITBk Bilboko Areatzako Fan Parkean, ekainaren 29tik uztailaren 1era.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena