EiTB TALDEA
Donostia Zinemaldia
EITB Media
Kepa Junkera trikitilari ezagunaren memoria eta lana berreskuratuko ditu Fermin Aiok zuzendutako filmak. Musikari bilbotarrak bere ibilbide oparoa eten behar izan zuen 2018an iktus bat izan ondoren.
Kepa Junkera 'Berpiztu'
Informazio gehiago (2)
Kepa Junkera trikitilari ezagunaren memoria eta lana berreskuratuko dituen Berpiztu film dokumentalaren aurrestreinaldia eskainiko du EITBk Donostia Zinemaldian, irailaren 21ean ospatuko den EITB Galan, 19:30ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
EITBren partaidetzarekin, Fermin Aioren film luze dokumentalak bilbotar musikariaren ibilbidea bilduko du, 2018an iktus bat izan ondoren eten behar izan zuen ibilbide oparoa. 40 urtetan 30 disko eta 100 kolaborazio baino gehiago utzi ditu musikariak eta, osasun arazoen ondorioz ibilbide hori egun batetik bestera eten eta gero, hurrengo bi urteetako errehabilitazio saioak ere bilduko ditu filmak. "Gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, jateko eta bizitzen jarraitzeko. Kepak bizitzen jarraitzen duelako, sortzen jarraitzen duelako, artearekin hunkitzen, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, argazkigintzarekin", azaldu dute proiektuaren arduradunek.
Fermin Aio zuzendariaren hitzetan, Berpiztu ez da soilik kultura ondarearen babesa aldarrikatzen duen dokumental bat: "Filmak musikariaren egungo errealitatea erakusten du, bere ondare aparta bizirik eusteko borrokan".
Besteak beste, Junkeraren adiskide hauen lekukotasunak bildu dituzte: Ara Malikian, Santiago Auserón, Pablo Milanes, Pedro Guerra, Estrella Morente, Dulce Pontes, Joseba Tapia, Ibon Koteron, Motriku eta Sorgiñak taldea.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa