10:05

EiTB TALDEA

Euskadi Literatura Sariak

Gaztelaniazko saiakera onenaren Euskadi Literatura Saria jaso du Mikel Reparazek

EITB Media

ETBko albistegietako Nazioarteko arduradunak idatzitako 'Las grietas de America' liburua nabarmendu dute. Bertan, azken urteetan Estatu Batuetan gertatutako arrazagatiko gatazkak aztertzen ditu kazetari nafarrak.

1:02
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Reparaz EITBko kazetariak Euskadi Literatura Saria jaso du, gaztelenaizko saiakera onenaren atalean, Las grietas de América liburuagatik.

Golardoak banatzeko ekitaldia ostegun arratsaldean egin dute Gasteizko Artium Museoan eta, besteak beste, bertan izan da Iñigo Urkullu lehendakaria.

2020ko irailean argitaratu zuen lan hori urte luzez EITBren Ameriketako Estatu Batuetako korrepontsal izan zenak. Hango gizartea hobeto ezagutzeko gida moduko bat da, azken urteotan eman diren arrazagatiko gatazkak ulertzen laguntzen duena.

Epaimahaiaren iritziz, Reparazek proposatzen duen bidaia "bikain" idatzita dago eta "gaiaren interesa eta gaurkotasuna nabarmentzen dira, bai eta tratamenduaren koherentzia ere".

Mikel Reparaz nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria da eta gaur egun ETBko albistegietako Nazioarteko arduraduna da. Aurretik, Estatu Batuetan eta Bruselan korrespontsal izan zen, eta EITBren bidali berezia lau kontinentetako hauteskunde, gatazka eta bake-prozesuetan.

Repazekin batera, Txani Rodriguez Radio Euskadiko kolaboratzaileak gaztelaniazko literatura ataleko saria jaso du Los últimos románticos liburuarekin. Alex Gurrutxagarentzat izan da euskarazko saiakerako saria Xabier Lete, aberriaren poeta kantaria lanarengatik; eta Javier de Isusiren Transparentes. Historias del exilio colombiano nabarmendu dute lan literarioen ilustrazioa atalean.

Halaber, Pello Lizarralde (Argiantza), Anjel Lertxundi (Haltzaren mintzoa) eta Joxan Elosegi (Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak) gailendu dira literatura euskaraz, euskarazko haur eta gazte literatura eta euskarazko literatura itzulpena modalitateetan, hurrenez hurren.

Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana beste hizkuntza batean argitaratzen bada.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena