17:51

EiTB TALDEA

Zinema euskaraz

Zineuskadik EITBrekin duen akordioa eguneratu du

EiTB

'Pokemon Pikatxu Detektibea' estreinatuko du bihartik aurrera euskaraz

0:20
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBren eta Zineuskadiren arteko elkarlanari esker, 2018an 12 film estreinatu ahal izan dira areto komertzialetan eta 120.000 ikusle izan ditu Zinema Euskaraz programak estreinaldiak eta eskoletako zirkuituak gehituta.

Gazteenek zinema euskaraz gozatzea du helburu Zineuskadik eta EiTBk berritu duten akordioak. Hartara, akordio honi esker, HIRU3 haur komunitateko kideek hainbat abantaila izango dituzte 2019 osoan zehar Zinema Euskaraz programaren eskutik antolatzen diren estreinaldietan parte hartzeko (sarrerak, merchandising-a, etab.). 2018an zehar 7.592 kidek hartu zuten parte HIRU3ren zozketetan; 2017an baino 1000 kide gehiagok. Aurten ere, bide beretik jarraituta, txikienentzako estreinaldi bereziak, Zinegabonak egitasmoa eta ekitaldi berritzaile gehiago jarriko dira martxan.

2018an 8 film eskaini ditu TINKO Elkarteak, adinaren arabera sailkatuta: Grufaloa (3-4-5 urte), Koko Dragoi Txikia (3-4-5 urte), Albert (6-7-8 urte), Luke & Lucy (67-8 urte), Asterix & obelix (9-10-11 urte), Tarzan (9-10-11 urte), Pan (12-13-14 urte), Pikadero (15-16 urte). Emaitzei dagokionez, programak 2018an guztira 73.278 ikusle izan zituen 314 emanalditan, eta 43 udalerri eta 297 ikastetxek hartu zuten parte. Gainera, Irudi Biziak Elkarteari esker ere 5562 ikaslek Aurora filma gozatzeko aukera izan dute.

Bestalde, bihar, maiatzak 10, estreinatuko da Pokemon Pikachu Detektibea filma zirraragarria Euskadi eta Nafarroako aretoetan. Istorioak Harry Goodman detektibearen desagerpena du abiapuntu. Hartara, Tim, bere 21 urteko semeak, gertatutakoa ikertzea erabakitzen du. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen dio. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harrituta uzten du, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute, misterio bitxia argitzeko. Ryme hirian, neonez argitutako kaleetan hainbat arrasto topatuko dituzte. Hiria metropoli moderno erraldoia da, eta bertan, gizakiak eta Pokemonak, mundu hiperrealista batean, elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

Honako aretoetan egongo da bihartik aurrera:

- Zugaza, Durango.

- Meatzari Aretoa,Muskiz.

- Usurbe Antzokia,Beasain.

- Getxo Zinema.

- Getxo Max Ocio, Barakaldo.

- Multicines, Bilbo.

- Golem Alhondiga, Bilbo.

- Golem Morea, Iruñea.

- Antiguo Berri zinema-aretoak, Donostia.

- Niessen zinema-aretoak, Errenteria.

- Florida, zinema aretoa Gasteiz.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena