EiTB TALDEA
Euskal Kazetaritza Sariak
A.E.| EiTB
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak nabarmendu dute EiTBko korrespontsala, guda eta gatazka zonaldeetan egindako lan handiarengatik.
Bideoak (1)
Ane Irazabal kazetariak jaso du Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatzen dituzten Euskal Kazetaritza sarietako bat. BBKren, Euskaltelen eta Bilboko Udalaren babesarekin eta LOGI Expressen laguntzarekin antolatzen dituzte sariok kazetari elkarteok.
Euskal kazetariak sailean nabarmendu dute Irazabal, guda eta gatazka zonaldeetan egindako lan handiarengatik. Sari honen seigarren edizioa da, eta helburua EAEko informazioaren profesional eredugarri eta erreferente baten jarduna aitortzea da, Euskadin, Estatuan zein nazioartean egindako lanagatik. 2007an (1. edizioa) Manu Leguineche saritu zuten, 2009an (2. edizioa) Sarita Estevez, 2011n (3. edizioa) Iñaki Gabilondo, 2015ean (4. edizioa) Mikel Ayestaran, eta 2016an (5. edizioa) Jon Sistiaga.
Ane Irazabalekin batera, honakoak saritu dituzte aurten: Adierazpen askatasunaren José María Portell saria Gervasio Sanchezi egokitu zaio; Ibilbide profesionala atalean, Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte nabarmendu dituzte; Pertsonaia edo gizarte erakundea izenekoan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia; eta Kazetaritza digitala atalean, Mikel Iturralde, 'Treneando' blogagatik. Euskal Autonomia Erkidekogo hainbat komunikabidetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu saridunak.
Dani Alvarezek eta Idoia Jauregi Radio Euskadiko kazetariek aurkeztu duten ekitaldian, Antton Olariaga eta horrek sortu zuten Zakilixut pertsonaia omendu dituzte, 40. urteurrena bete baitu.
Argazkiak: EiTB
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa