EiTB TALDEA
Aliantza
EITB Media
Hemen geldituko diren zaleen emozioa eta taupada jasotzeaz gainera, presentzia handia izango du Alderdi Ederren 15:30etik aurrera egongo den Donostiarra EITB Fan Zonean. Udalarekin, Foru Aldundiarekin, Realarekin eta Kutxabankekin elkarlanean, ekintza ugari antolatu dira.
Asteazken arratsaldean Donostian egindako aurkezpena
EITBren asmoa da Euskal Herrian gertatzen diren ikuskizun eta gertakizun handietan egotea, babestea eta hurbiltzea, eta hain juxtu, larunbat honetan Realak jokatuko duen Kopako finalaren harira Donostian zein Gipuzkoa osoan izango den jaiaren bat egingo du. EITBk Donostiako Alderdi Ederren 15:30etik aurrera egongo den Donostiarra EITB Fan Zonean presentzia nabarmena izango du, Hain zuzen ere, DJa eta ETBko aurpegi ezagunak egongo dira giroa berotzen. Hurbiltzen diren familientzat ere arratsalde borobila izan dadin MAKUSI jolas gunea izango da, EITBren haur plataformaren eskutik, eta "Go!azen"en kontzertua.
Donostiarra EITB Fan Zone
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Realak, EITBk eta Kutxabankek asteazken arratsaldean eskainitako prentsaurrekoan eman zen ezagutzera Donostiako jai gune nagusiko egitaraua. Aipatutako "Go!azen" telesaileko aktoreekin batera, Eñaut Elorrieta, Xabi Solano, Gozategi eta DJ Jonkassen emanaldiek alaituko dute Donostiarra EITB Fan Zonea. Bestalde, Iban Garcia, Gabriela Uriarte, Miren Nogales eta Alex Padilla izango dira aurkezle moduan arituko direnak, egunak beharrezko martxa eta giroa izan dezan. Zaletu txikienek ere beren lekua izango dute, portuko zonaldean, 11:00etatik 19:00etara, puzgarri eta jolasekin. EITBk jarritako MAKUSI Gunean Makusitxorekin argazkiak atera eta klubeko bazkide egiteko aukera izango da. Gainera, egurrezko jolasekin eta "Irabazi Arte"ko porteria puzgarriarekin primeran pasatuko dute bertaratzen direnek.
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar