Glasgowko klimaren goi-bilera 2022: eduki bereziak eta bizikleta ibilbidea
#-klima-#
#ekin_klima
EITB
Mikel Reparaz buru zuen lantalde bat Artikoan izan zen, berotze globalaren zero gunean. Orain, abentura hori dokumental formatura eraman dute, eta Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunean ikusgai izango dugu, ETB1en. Aurretik, aurrestreinaldia egin da EITBren egoitzan, publiko eta guzti.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ostegun honetan, urriak 24, Artikotik Kantaurira dokumentala estreinatuko du EITBk, #ekin_klima kanpainaren baitan. Klima aldaketak gure itsasoetan duen inpaktu eta ondorioak aztertzen ditu lanak, EITBren Informazio Zerbitzuek 2023ko azaroan egindako Artikotik Kantaurira saio berezia oinarri hartuta. Izan ere, EITBko lantalde batek Artikora egin zuen bidaia, berotze globalaren zero gunera, han gertatzen denak hemen nola eragiten digun erakusteko.
Dokumentala 11:00etan aurkeztu da, EITBren Bilboko egoitzan (Multibox aretoan). Mikel Reparaz EITBko nazioarteko arduradun eta dokumentalaren zuzendariak gidatu du ekitaldia, eta bertan izan dira Arnaitz Fernandez fisikari eta Eguraldia saioko aurkezlea eta Maite Erauskin AZTIko ikerlaria. Bertarautakoek solasaldi txiki batez gozatu dute haiekin, baita dokumental berriaren emanaldiaz ere. Ozeano Artikoko Svalbard uhartedian eta Groenlandian filmatutako irudiak ditugu bertan ikusgai, han izan baitziren Mikel Reparaz bera, Amane Iglesias, Pablo Dario Rodriguez, Lide Zubia eta Itxaso Amezaga EITBko profesionalak; orain, abentura hori dokumental bihurtu dute, Reparazen beraren eta Lorea Perez de Albenizen gidoiarekin eta Pablo Dario Rodriguezen eta Jon Arreguiren errealizazioarekin. Ekitaldia streaming bidez eman da eitb.eus webgunean eta EITBren YouTube kanalean.
Aurkezpeneko argazkia
#ekin_klima, EITBn
Ondoren, ostegun gauean bertan, dokumentala estreinatuko da ETB1en, 23:45etik aurrera, EITBren #ekin_klima kanpainaren baitan. Del Ártico al Cantábrico, berriz, igandean izango da ikusgai, 23:15ean, ETB2n.
EITBko hedabideek, gainera, bat egingo dute ekimenarekin, eta berrerabilerari buruzko eduki bereziak emango dituzte albistegi eta programetan. Hala, Euskal Telebistako En Jake, Biba Zuek!, Quédate, Gora Bihotzak eta RH+ saioek, adibidez, arropa eta gisako produktuen berrerabilera sortzaileari egingo diote so, haien bizitza baliagarria luzatzeko eta balio berria gehitzeko. Eguraldiak ere gaiari helduko dio datu interesgarriekin, eta kanpainak isla izango du EITBren irrati, webgune eta sareetan.
Gizartean aldaketak sustatzeko helburua duen #ekin_transformazioa ekimenaren barruan egindako kanpaina da #ekin_klima. Izan ere, gizartea eraldatzeko eragile gisa eta 2030 Estrategiaren barruan, EITBk arreta jarri nahi du gure etorkizunerako funtsezkoak diren gaietan, besteak beste, kliman, euskal gizartearen erronkak gure ardatz ere badirelako.
#ekin_klima
EITB EKIN: Gizarte transformazioan EKINean
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa