EITB Maratoia 2022, abenduaren 16an diru bilketa esklerosi anizkoitza kertzeko

EiTB MARATOIA

14:07

EiTB MARATOIA

Diru-bilketa

EITB Maratoiak 847.434 euro bildu ditu gaixotasun kardiobaskularren ikerketarako

EITB

Otsailaren bukaera arte egongo da aukera ekarpenak egiteko, online, kontu korronte bidez eta BIZUM bitartez (eman atalean, 33478 zenbakia).

  • EITB Maratoia 2024

    EITB Maratoia 2024

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EITB Maratoiak 25. urteurreneko elkartasun jardunaldi eta ospakizun handia egin du abenduaren 12an, eta 847.434 euro bildu ditu gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko (zifraren azken eguneraketa: abenduak 16, 11:30ean). Entzun bihotzari lelopean egin du EITBk bere hogeita bosgarren maratoi solidario berezi hau, festa giroan, eta euskal gizartearen proiektu solidario erraldoia bihurtuta. EITBk bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie kausa honekin bat egin duten guztiei, egindako ekarpen eta ahaleginagatik.

Atzoko elkartasun egun handian zehar ahalegin berezia egin zuten EITBko hedabide guztiek. 150 aurpegi ezagun baino gehiagok EITB Maratoiarekin bat egin zuten, eta 900 840 750 doako telefonoa hartzen aritu ziren Bilboko egoitzako Multibox aretoan kokatutako dei-gunean. Telefono horretan, eitb.eus-en bidez eta Caixabank, Laboral Kutxa eta Kutxabankeko kontuetan ere jaso ziren ekarpenak; baita bizum bitartez ere (eman atalean 33478). Larunbatera arte (22:00ak arte) telefonoa zabalik egon da, eta otsailaren bukaera arte egongo da aukera gaixotasun kardiobaskularrak ikertzeko ekarpenak online, kontu korronte bidez eta bizum bitartez egiteko (33478).

Euskal gizarteak elkartasuna adierazi nahi izan du beste behin ere bihotzez bete ditu Euskal Herriko txoko guztiak, Eskutitza abestiaren erritmora. 250 bideo jaso ditu EITBk eta bideo eta ekitaldi jendetsuetan 25.000 lagunek kantatu dute Hemendik At-en abestia.

Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendariak gizarte osoaren parte-hartzea eskertu du, eta gizartea mobilizatzeko EITB Maratoiak beste behin erakutsitako gaitasuna azpimarratu du. "Gai izan da gizartearen taupada entzuteko eta taupada hori bultzatzeko. Gure bihotzari entzuten jakin dugu, eta euskal gizarteak DNAn duen elkartasuna eta gertutasuna erakusten lagundu", azpimarratu du.

16 orduko musika maratoia arrakastatsua

Urtero bezala, emozioz betetako jardunaldia izan da; eta aurtengoa, gainera, are bereziagoa, EITB Maratoiaren 25. edizioa izan baita. Urteurrena behar bezala ospatzeko, 16 orduko musika maratoi erraldoia egin da, eta guztira 40 musika emanaldi baino gehiago, etenik gabe, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon. 200 bat musikarik hartu du parte kontzertu hauetan.  Bertan, gainera, une hunkigarri handi bat: Martin Urrutiak eta Leire Martinezek elkarrekin abestu dute Eskutitza kanta, aurtengo edizio honen soinu-banda.

Egunean zehar, pertsona ugari batu dira musika emanaldietara, bereziki Bilboko Euskalduna, eta hainbat eta hainbat lagun batu dira eitb.eus-en eskainitako zuzenekoak streamingetara.

Amaitzeko, EITB Maratoiaren kanpainarekin bat egin duten erakunde, elkarte eta enpresen laguntza eskertu nahi du EITBk: Eroski, Laboral Kutxa, BBK Fundazioa, Fagor, Caixabak, Vital Fundazioa, Mondragon Unibertsitatea, Ampo, Arin Innovation, Smurfit Kappa Nervion, Euskadiko Parke Sarea, Versia, Metro Bilbao, Irizar.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena