Barcenas auzia
Barcenas auzia
Erredakzioa
Epailearen aurrean adierazi duenez, egindako ordainketa bakarrak FAES fundazioari (Jose Maria Aznar presidente ohia da fundazio horretako presidentea) eta Mujeres por Africa elkarteari egin zizkion.
Mercadona presidentea
Juan Roig Mercadonako presidenteak ukatu egin ditu Barcenasen dokumentuetan agertu ziren ordainketak, eta PPri donaziorik ez ziola egin esan du epailearen aurrean. Mariano Rajoy Espainiako presidentearekin sei bilera egin zituela onartu du, baina egoera ekonomikoaz hitz egiteko izan zirela azpimarratu du.
Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Juan Roig Mercadonako presidentea lekuko gisa deklaratzera deitu du, Barcenas auziaren baitan. Ustez, Mercadonako presidenteak 150.000 euro eman zizkion Barcenasi.
Epailearen aurrean adierazi duenez, egindako ordainketa bakarrak FAES fundazioari (Jose Maria Aznar presidente ohia da fundazio horretako presidentea) eta Mujeres por Africa elkarteari egin zizkion. Bakoitzari 50.000 euro eman zizkiola zehaztu du.
Hogei minutuz egon da epailearen aurrean, eta Luis Barcenas eta Alvaro Lapuerta PPko diruzain ohiak ez dituela ezagutzen nabarmendu du. PPko ordezkariren batekin biltzen bazen, Mariano Rajoyrekin zela gaineratu du, bai alderdiko presidentea zenean eta baita Gobernuko burua denetik ere. Gai ekonomikoen inguruan aholkulari lanak egin zituen Rajoyrentzat, epaileari adierazitakoaren arabera.
Barcenasen paperetan agertzen diren ordainketen egunetan ez zela PPko egoitzan egon gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa