albisteak
Analisia
Felipe Etxebarria
Westminsterko parlamentuan 410 eserleku lortuta Alderdi Laboristak orain arte ezagutu ez duen garaipena lortu du. Kontserbadoreek 119 baino ez dute lortu.
Albisteak (1)
Felipe Etxebarria
Los laboristas toman el relevo tras la aplastante derrota "tory"
Westminsterko parlamentuan 410 eserleku lortuta Alderdi Laboristak orain arte ezagutu ez duen garaipena lortu du. Kontserbadoreek 119 baino ez dute lortu. Aditu batzuen arabera, britainiarrek alderdi kontserbadoreari zigorra ezarri diote, 14 urteko agintaldian izan diren eskandaluak eta egin duten kudeaketa negargarriaren ondorioz. Hauteskunde kanpainan zehar brexit-ari buruz hitz egin ez bada ere, uste denez, mendekua egon da Europar Batasunean jarraitzea nahi zutenen aldetik, eta horrek ere eragin handia izan du kontserbadoreen porrotean.
Edonola ere Keir Starmer buruzagi laboristak eta ondorengo lehen ministroak hartuko duen egoera nahiko penagarria da. Peter Mandelson laborista eta Bruselan Merkataritza komisario izandakoak bart esan duenez, kontserbadoreek utzi duten herentzia negargarria da, bere ustez, Bigarren Munduko Gerraz geroztik, Erresuma Batua izan den egoera ekonomiko txarrenean dago.
Ipar Irlandan Sinn Fein lehen indarra izan da
Ipar Irlandan jokoan izan diren 18 eserlekuetatik Sinn Fein alderdiak 7 lortu ditu, beraz, DUP alderdi unionistaren gainetik jarriz, honek 4 baino lortu ez baititu. Unionistak haserre izan dira brexit-aren akordioarekin, beren ustez, Ipar Irlanda Britainia Handiko merkatutik bananduta geratu delako.
SNP, Eskoziako nazionalisten jaitsiera
Hauteskunde hauek eragin duten lurrikarak Eskozian ere ondorioak izan ditu. SNPko nazionalistek hamar bat eserleku baino ez dute lortu. Duela bost urte 48 lortu zuten. Nazionalista eskoziarrak porrota izan dute. Angus Robertson alderdi honetako buruzagietako bat da, bere ustez, eskoziarrek segurtatu nahi izan dute kontserbadoreak zigortzea Londresko parlamentuan, eta horretatik eman omen diote botoa alderdi laboristari. Eta Edinburgoko parlamenturako hauteskundeetan ez eskoziarrek dutela berdin jokatuko uste du. Edonola ere, oraingo emaitzak hauek ahuldu egin dute Eskoziaren aspaldiko ahalegina independentziaren inguruan bigarren referenduma lortzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa