albisteak
Analisia
Felipe Etxebarria
Bitxia da Japoniak itun hau sinatu izana, kontuan hartuta hondamendi nuklearra jasan zuela. Fukushimako zentral nuklearreko leherketaren ondoren, Japoniak gainerako zentral nuklear guztiak ixtea erabaki zuen.
Energia nuklearra zeharo gehitzearen aldeko ituna sinatu duten herrialdeen artean Japonia dago, nahiz eta Fukushimako istripu larria jasan zuen. Alemaniak, ostera, munduko herrialde nagusiek izenpetu duten itun honetatik kanpo geratzea erabaki du.
Bitxia da Japoniak itun hau sinatu izana, kontuan hartuta hondamendi nuklearra jasan zuela. 2011ko martxoaren 11n, lurrikara indartsu batek eragindako tsunamiak urez bete zuen Fukushimako zentral nuklearra, eta horrek leherketa eragin zuen bertako bi errektore nuklearretan. Leherketa horiek eragin zituzten ondorio larriek gaur arte iraun dute. Hondamendi horren ostean, Japoniak gainerako zentral nuklear guztiak ixtea erabaki zuen. Baina orduko erabaki hori zalantzan jarri du orain Tokiok, gaur energia nuklearra mundu osoan era masiboan handitzeko 20 bat estatuk Dubain adostutako agiriarekin bat eginez.
Fukushimako hondamendiak energia nuklearraren aurkako mugimendua indartu zuen Alemanian (Berdeak alderdiak indar handia du bertan), eta 2022. urterako zentral nuklear guztiak ixtea erabaki zuten.
Ostera, Frantzia munduko herrialde nuklear biziena bihurtu da. AEBk ekoizpen nuklear handiagoa du, baina Frantziak beste edozein herrialdek baino proportzio handiagoan lortzen du energia bide horretatik. Frantziako elektrizitatearen bi heren nuklearren bidez ekoizten dute. Gainera, horrela lortutako energia gehien esportatzen duen herrialdea da.
AEBren eta Frantziaren ostean, Txina da zentral nuklearren bidez elektrizitate gehien ekoizten duen herrialdea.
2021ean, munduan zehar sakabanatutako 441 erreaktore nuklearrek mundu osoko elektrizitatearen % 10 inguru sortu zuten. Energia nuklearra merketzat jotzen da, zentral atomiko bat eraikitzeak duen kostu handia ordaindu eta gero.
Energia atomikoak ez du isurtzen negutegi eragina duen gasik, baina arazo larri bat sortzen du: zer egin hondakin nuklearrekin, horien erradioaktibitateak ehundaka urte irauten baitu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa