11:58

albisteak

Analisia

Sozialisten, berdeen eta liberaren arteko koalizioak ditu aukera gehien Alemanian, SPDk irabazi eta gero

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Olaf Scholz kantzilergaia ondorengo gobernuan aldaketa politiko bat bultzatzearen alde agertu da. Beraz, alde batera utzi du bi alderdi nagusiek orain arte osatu duten gobernu koalizio handia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alemaniako Gobernu Federala lehen aldiz hirukoa izango da, SPDko sozialdemokratek irabazi baitute. Olaf Scholz kantzilergaia ondorengo gobernuan aldaketa politiko bat bultzatzearen alde agertu da. Beraz, alde batera utzi du bi alderdi nagusiek orain arte osatu duten gobernu koalizio handia.

Angela Merkelen ondorengo agintaldirako aukera gehien dituen koalizioak SPDk, Berdeek eta FDPko liberalek osatutakoa da, Bundestag edo Parlamentu Federalean gehiengo nagusia osatzen baitute.

SPD, Berdeak eta Die Linke (Ezkerra, alemanez) batuko lituzkeen ezkerreko aukera ere baztertuta geratu da, komunista ohiek emaitza txarra lortu dutenez horien ekarpenak ez liekeelako gehiengo nagusirik emango.

Armin Laschet Merkelen CDU-CSUko kristaudemokraten hautagaiak porrot historikoa jasan du, baina ez du etsitzeko asmorik, eta gobernu koalizioa eratzeko erronkari aurre egingo diola esan du, nahiz eta bigarren postuan geratu den. Koalizio horretan, Berdeak eta FDPko liberalak ere sartuko lirateke; izan ere, CDU-CSUk eta FDPk koalizioan gobernatzen dute Ipar Renania-Westfalia estatu federatuan. 

Liberalek beren emaitzak hobetzea lortu dute. Christian Lindner buruzagiak ondorengo gobernuan Finantza Ministerioa eskuratzea du helburu. SPDrekin eta Berdeekin koalizioa baztertu gabe, buruzagi liberalak adierazi du nahiago lukeela CDU-CSUrekin koalizioa adostea, baina koalizio horrek ere Berdeen parte-hartzea beharko luke, Berdeak hirugarren indarra baitira Alemanian.

Koalizio gobernua eratzeko negoziazioak, beraz, zailak izango dira, eta Berdeek eta FDPko liberalek indar erabakigarria izango dute balantza zentro-ezkerrera edo zentro-eskuinera eramateko. Hala ere, ez kasu batean, ez bestean, Alemaniako politikan ez da aldaketa handirik espero.

Bundestag: 735 eserleku (368 gehiengoa).

SPD: 206             

CDU-CSU:  196      

Berdeak: 118                                          

FDP: 92

AfD: 83

LINKE: 39

Beste batzuk: 1

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena