albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
- Erredakzioa -
Evo Moraselen kargugabetzeak Bolivian eragin duen krisia ez da bukatu, eta arazo diplomatikoak sortzen ari da Amerika osoan.
Albisteak (1)
Jesús Torquemada
Evo Moraselen kargugabetzeak Bolivian eragin duen krisia ez da bukatu, eta arazo diplomatikoak sortzen ari da Amerika osoan.
Evo Moralesek Mexikora egin zuen ihes, Armadako goi arduradunek presidente kargua uzteko iradoki ondoren. Iradokizun hori, benetan, Estatu Kolpe mehatxua izan zen. Aldi berean, bere gobernuko bederatzi kide Mexikok La Pazen duen enbaxadan babestu ziren.
Evo Morales orain ez dago Mexikon, Argentinan baizik, eta han asilo politikoa eman dio Alberto Fernandez presidente aukeratu berriak. Baina bederatzi errefuxiatuak Mexikoren enbaxadan daude oraindik La Pazen, eta Mexikoko Gobernuak protesta irmoa egin du, bere esanetan Boliviako Poliziaren etengabeko jazarpen egoeran dagoelako enbaxada.
Boliviako aldi baterako presidenteak, Jeanine Añezek hauteskundeak agindu ditu, baina oraindik ez dute datarik, eta Boliviako krisia ez da konponduko hauteskundeak egin arte.
Bien bitartean, Moralesek Bolivia chavisten taldean sartu ondoren, Añezek atera egin du eta argi eta garbi chavismoaren aurkako taldean lerratu da. Erabaki hori, atzerri politikan oso erabaki garrantzitsua da, eta ez dirudi logikoa denik aldi baterako gobernu batek hainbesterainoko eskumena izatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa