albisteak
Iruzkina
Jesus Torquemada
Johnsonek esan zuen ez duela trantsizio epea, 2020ko abenduaren 31ra arte doana, luzatzeko asmorik.
Albisteak (2)
Boris Johnsonek presa handia du brexit-a burutzeko. Eta ez zaio axola, gainera, gogorra izatea, Erresuma Batuaren eta Europaren arteko lotura guztiak hautsiz. Brexit-a urtarrilaren 31n gauzatuko da. Egun horretan Erresuma Batua Europar Batasunetik (EB) irtengo da, EB 28 kide izatetik 27 izatera pasako da, eta Erresuma Batua atzerriko estatu bat izango da Europar Batasunarentzat, munduko beste edozein den bezala.
Hori bai, trantsizio garaian, 2020ko abenduaren 31ra arte egunerokoa ez da ia ezer aldatuko. Trantsizio epe hori Londresek eta Bruselak sinatu zuten Irteera Akordioan dago finkatuta. Akordio horrek helburu bikoitza dauka: Batetik, Erresuma Batuaren irteera lasaia eta antolatua izatea. Eta, bestetik, trantsizio epe horretan Erresuma Batuak eta Europar Batasunak ahalik eta merkataritza akordiorik zabalena sinatzea. Baina 11 hilabete epe motza da akordio hori negoziatzeko. Horregatik, Irteera Akordioak trantsizio epea gutxienez beste urtebete luzatzeko aukera ematen du. Baina atzo Johnsonek esan zuen ez duela trantsizio epea luzatzeko asmorik. Argi dago ez zaiola askorik axola Europarekin merkataritza akordio ona lortzea, eta presa duela, horren ordez, akordioa bere adiskide Trumpekin sinatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa