08:30

albisteak

Iruzkina

Nahasmena Saharan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Yihadistak egon badaude eta mehatxua dira denentzat, baina Tindufeko sahararren kanpalekuek duten benetako arriskuaz nahasmena oso handia da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tindufeko sahararren kanpalekuek duten benetako arriskuaz nahasmena oso handia da. Saharako basamortuan diharduten yihadistek Burkina Fason, Nigerren eta Malin eraso dute.

Yihadistek ez dute Sarahako Errepublika Arabiar Demokratikoa gustuko, ez baita islamiarra, eta hortaz sahararrak ez dira musulman onak. Saharako kanpalekuren bati eraso egin eta Espainiako kooperanteren bat bahituko balute segurua da operazioak oihartzun handia izango duela. Egin izan dute: 2011n Rabuniko kanpalekuan bi espainiar eta italiar bat bahitu zituzten eta bederatzi hilabete eduki zituzten bahituta.

Orain Espainiako gobernuak ohartarazi du kanpalekutan yihadistek beste eraso bat egiteko arriskua benetakoa dela. Baina Fronte Polisarioak ukatu egin du eta Fronte Polisarioak egingo duen kongresuari itzal egiteko Marokok zabaldu duen zurrumurrua dela dio; atzerriko ordezkari asko joango dira kongresura.

Nazio Batuen Erakundearen Saharako Misioak ere, Minursok arriskuaz ohartarazi du, Aljeriako gobernuak esan diola aipatuz, baina Aljeriako gobernuak esan du beraiek ez dutela ezer esan eta ari direla arduratzen kanpalekuen segurtasunaz, Aljeriako lurretan baitaude. Yihadistak egon badaude eta mehatxua dira denentzat, baina dena oso nahasia izaten ari da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena