08:51

albisteak

Iruzkina

Moral bultzada Alderdi Demokratarentzat

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Estatu Batuetan, presidentea aukeratzeko hauteskundetarako urte beteren faltan, Alderdi demokratak moral bultzada jaso du Kentuckyn eta Virginian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu Batuetan, presidentea aukeratzeko hauteskundetarako urte beteren faltan, Alderdi demokratak moral bultzada jaso du asteartean bi hauteskunderen emaitzatatik. Kentuckyko gobernadorea eta Virginiako parlamentua aukeratu behar zituzten, eta bi estatuetan demokratek irabazi eta Trumpen hautagaiek galdu dute.

Oraindik asko falta da hauteskundeetarako, Alderdi Demokratak ez du oraindik hautagairik ere, baina han honez gero dena lupaz aztertzen ari dira. Eta egia esan asteartetik ondorio batzuk atera daitezke. Kentuckyn Trumpek Hillary Clintoni ia hogeita hamar puntuko aldea atera zion duela hiru urte, baina orain,

Trumpen babesa zuen hautagai errepublikanoak galdu egin du. Are esanguratsuagoa da ordea Virginiakoa. Orain hamar urte estatu hau errepublikanoen gotorleku sendoa zen, baina joera aldatzen joan da eta demokraten lerratura dago.

Presidentea aukeratzeko hauteskundeetan garrantzia duen estatua da. 2.008an, Virginian, boto zenbaketaren hasieran Obamak lortu zuen garaipenak erakutsi zuen Etxe Zuria eskura zezakeela.  Seguru, Virginiakoak Trump oso kezkatuta utzi duela.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena