09:08

albisteak

Iruzkina

Europan ere koalizio konplexuak beharko dira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Liberalek eta sozialistek Europar Batasuneko kargu banaketan parte hartu nahi dute. Biak ala biak sintonia handia erakusten ari dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasuneko bost kargu handien artean hiru Europako Alderdi Popularreko kideek betetzen dituzte, hau da, eskuin klasikoko kideek: Kontseiluko Presidentetza, Batzordekoa eta Parlamentukoa. Igandeko Europako hauteskunde ostean, hori aldatuko da; edo gutxienik, hori nahi dute Parlamentuko bigarren taldeak, sozialistak, eta hirugarrenak, liberalak. Beraiek ere parte hartu nahi dute kargu banaketan eta ados jarri dira elkarrekin Alderdi Popularrari aurre egiteko. Hori argi geratu da Bruselan atzo egin zen Europako goi bileran eta bertan egin ziren bi bitako bilera ugaritan.

Talde Sozialista, Sanchez ordezkari dela, eta Liberala, Macron ordezkari dela, sintonia handia erakusten ari dira. Lehen kolpean, Europako parlamentuak erabaki zuen atzo Manfred Webber alemaniarra ez proposatzea Europako Batzordeko presidente izateko hautagai. Webber postu horretarako Alderdi Popularraren hautagaia da baina Parlamentuak erabaki du ez duela babestuko. Aldaketa garrantzitsua da hori duela bost urte gertatu zenaren aldean, orduan, popularren hautagai zen Juncker babestu zuen parlamentuak eta Batzordeko presidente izaten amaitu zuen. Sokatira gogorra izango da.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena