08:55

albisteak

Analisia

Suizidioa Hagan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alde guztiek egin zituzten gerra krimenak, gehienak serbiarrek egin arren. Joan den astean Miladic zigortu zuten, baina kroaziarrek ere egin zituzten, Praljaken epaiak erakutsi duenez.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mundu osoan harridura eragin du Praljak jeneral ohi kroaziarrak kameren aurrean bere buruaz beste egin izanak. Jugoslavia ohiko krimenak  epaitzen dituen  Nazioarteko  Auzitegi Penalak, Hagan egoitza duenak, 20 urteko kartzela zigorra ezarri berri zion Bosniako  gerran egindako krimenengatik.

1992an, gerra horren hasieran, Bosniako kroaziarrek Herzeg-Bosna izeneko Errepublika aldarrikatu zuten eta musulman bosniarren kontra  borrokan hasi ziren. Garai horretakoak dira  Praljaki leporatzen dizkioten krimenak. Handik bi urtera, ordea, Bosniako kroaziarrek estrategia aldatu zuten, musulmanekin bat egin zuten elkarrekin serbiarren kontra borroka egiteko.

Alde guztiek egin zituzten gerra krimenak, gehienak serbiarrek egin zituzten arren. Hagako Epaitegiak joan den astean Bosniako serbiarren buru militarra izan zen Ratko Mladici ezarri zion zigorra, baina kroaziarrek ere egin zituzten gerra krimenak, Praljaken kontrako sententziak erakutsi duen moduan.

Ez da bera izan bere buruaz beste egin duen bakarra. Zuzenean ez bada ere, aurrez kartzelan euren buruaz beste egin zuten Docmanovicek eta Babicek. Serbiako presidente izan zen Slobodan Milosevic ere  kartzelako ziegan hil zen,  hura  gaixo zegoelako. Bere kontrako  sententzia  eman aurretik hil zen Milosevic.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena